GARA > Idatzia > Non Zer

musika

Hiru anai bilduko ditu bihar «Kafe Torero» egitasmoak Euskalduna tabernan

Aitor, Xanet eta Urko Arozena oiartzuarrak izango dira bihar Kafe Toreron. Hiruak txistulariak dira, eta XIX. mendean Lizartzan hasitako txistulari familia bateko laugarren belaunaldia dira. Txistuaren tradizioaren ezagutza sakona dute, etxetik bertatik ikasten hasiak, baina horrekin nahikoa ez, eta beste hainbat musika ibilbiderekin aberastu dute beren musikari prestakuntza: txistu taldeetan ez ezik, rock, soul eta erromeria taldeetan, nahiz orkestra eta txarangetan ere aritu dira jotzen Arozenatarrak. Eskarmentu handiko musikariak ditugu, beraz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo