GARA > Idatzia > Ekonomia

Elkartasuna adierazi die LAB sindikatuak SAGEMeko 170 langileei

A.M. |

Mugerreko SAGEM-Communicationeko 170 langileei bere sostengua helarazi die LABek Safran taldeak (jabea) Gores group inbertsio talde amerikarrari enpresa saldu ostean. Sindikatuaren esanetan, «aspaldi egoera horren beldur ziren eta azkenean gainera etorri zaie; Mugerreko ekoizpen gunearen etorkizuna bera kolokan jarri dute».

LABen ustez argi dago «logika finantzarioen lehen biktimak prekarietatean dauden langileak» izanen direla. Gainera, «erabaki eta elkarrizketa gunea deslekutzearekin autonomia eta ekiteko gaitasuna» galtzen direla deritzo. Horrez gain, Euskal Herriko industriaren kanpoko inbertsioekiko menpekotasuna salatu eta langileek erabakitzeko gaitasuna lan egiten duen tokian izan behar dutela aldarrikatu du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo