GARA > Idatzia > Alaves

Pablo Casar: «Malagan punturen bat urratzeko asmoz joango gara»

GARA | GASTEIZ

Nahiz eta azkenaldion Alaves taldea ez dagoen sasoirik onenean, ez du itxaropenik eta adorerik galdu. Hala, joan den asteburuko berdinketaren ostean, talde babazorroa Malagara «puntuak urratzeko asmoz» joango da Pablo Casarren arabera.

Cabezon de la Saleko atzelariaren aburuz, taldea «eginahalean ari da. Orain ez gaude urte amaieran bezain ongi, baina hobetzeko buru-belarri ari gara lanean».

«Denboraldia oso gaizki hasi genuen, aurreneko neurketak galdu genituen, eta horrek urduritasuna sortarazi zuen. Hala ere, hasiera eskas haren ondotik gauzak nahiko ongi egin ditugula esan genezake», esan zuen.

Casarrek Bigarren Mailak duen «berdintasuna» nabarmendu zuen. «Elkarren segidako bi garaipen lortzea ederra litzateke, tropel handi batean talde ugari gaude-eta».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo