Talde armaginak bigarren tren unitatea kontratatu du derbia dela-eta
GARA | EIBAR
Realak eta Eibarrek igandean Anoetan jokatuko dute gipuzkoarren arteko bigarren itzuliko derbia. Eibar eta inguruetatik mila bat zale inguratzekoak ei dira.
Hala, talde armaginak berariaz tren unitate bi kontratatu ditu asteon, Debabarreneko taldeak uste baino erantzun hobea jaso baitu. Bigarren tren unitatea atzo kontratatu zuen SD Eibarrek.
«Euskotrenen unitate bakoitzak 240 pertsonentzako tokia du. Horietatik 150 berehala bete dira. Beraz, beste bat kontratatzea ebatzi dugu. Gutxi gorabehera 500 bat zale trenez joango direla uste dugu», adierazi zuen Joseba Rocandio SD Eibarko gerenteak.