IÑAUTERIAK
Kemen dantza taldea aurten ere puska biltzera gerturatuko da Olaberria auzora
Kemen dantza taldea 70eko hamarkadaren amaierako urteetan hasi zen puska biltzen eta gaur egun arte urtez urte, inauteri igandean Irungo Olaberria auzoan zehar baserriz baserri ibili izan dira Kemeneko partaide ugari fandango eta arin-arinak dantzatzen eta puskak biltzen. Aurtengoa gainera, urte berezia da Kemenentzat, taldearen 35.urteurrenaren ospakizunetan murgilduko baitira. Hori dela eta, azken 35 urteetan taldetik igaro den orori beraiekin batera parte hartzeko gonbidapena egin nahi diote.