GARA > Idatzia > Kultura

Koro Navarrok irabazi du Itzulpelgintzako Jokin Zaitegi sariketa

GARA | DONOSTIA

Koro Navarrok irabazi du Itzulpengintzako Jokin Zaitegi Sariketaren 21. edizioa Doris Lessingen «The grass is singing» (Belarra kantari) lanaren itzulpenari esker.

Hala, Navarrok jasoko du Kutxak eskainitako 5.500 euroko saria, eta laguntza honekin jardungo du hemendik udazkena bitartean, liburua 2008ko Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokarako prest edukitzeko. Doris Lessing Iranen jaio eta Zimbawen hazitako idazle britainiarraren lehen eleberria euskaraz irakurri ahal izango da horrela, Elkar argitaletxearen eskutik. «The grass is singing»-ek (Belarra kantari) Afrikako zenbait herrialdetako arrazismoa eta emakumearen zapalketa egoera erakusten ditu. Koro Navarro (Donostia, 1955) itzultzaile profesionala da eta hainbat sari irabazi ditu. Besteak beste, egile hauen lanak euskaratu ditu: Hammet, Poe, Kipling, Twain eta abar.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo