GARA > Idatzia > Euskal Herria

Erdiz Bizirik plataformak ez du oraindik Erdizeko harrobiaren inguruko auzia «bukatutzat» ematen

p019_f01_100x110.jpg

Asier VELEZ DE MENDIZABAL |

Magnesita ustiatzeko proiektuaren aurka Erdiz Bizirik plataformak bailaran aurrera eramandako kontzientziazio eta erresis- tentzia lanak fruituak eman ditu. Azken hilabete hauetan izandako tirabiren ondoren, Magna enpresak proiektua betiko bertan behera utziko duela iragarri zuen joan den asteartean.

Alde horretatik, plataformako kideek enpresaren erabakiak asko poztu dituela jakinarazi zuten atzo baina, hala ere, ez zuten arazoa «bukatutzat» eman, haien ustez, «berriro ere noizbait saiatuko baitira Erdizen dagoen minerala eskuratzen».

Taldeko eledun Nagore Intxaustik adierazi zuen albistea haientzat eta baztandar ororentzat «oso pozgarria» dela, azken batean, «gure txoko polit eta lasaienetakoa dugun Erdizek aurrerantzean dagoen bezala jarraituko duelako». Hala ere, baz- tandarrei harrobiaren proiektuarekin zerikusia duen edozer gauzarekin «erne» egoteko eskatu zien, oraindik orain bizilagunen laguntza beharrezkoa izan litekeelako. Horrela, herritarrei eskerrak eman zizkien Erdizeko parajea babestearren egindako «ahaleginarengatik».

Horrez gain, plataformako kideak NaBairi proiektuaren inguruko informazio guztia eman ez izana leporatu zion. «Iragan urriaren 1ean egindako Batzar Nagusian NaBaik harrobiaren inguruko erabakia Nafarroako Gobernuko Ingurumen Sailaren esku uztea proposatu zuen, aurretik bailarako herrietan ba-tzarrik egin gabe eta inongo informaziorik helarazi gabe. Al-kateak eta herritarrek inposa- keta hori galarazi izan ez balute, dagoeneko Erdizeko ustiatze lanak hasiak izango ziren», oroitararazi zuen.

Plataformako kidea orain Magna enpresako 150 langileek izango duten egoeraren inguruan ere mintzatu zen. Arazo hori «ahalik eta hobekien konpontzea» nahiko lukeela adierazi zuen baina, hala ere, nabarmendu nahi izan zuen baztan- darrek ez dutela enpresa horretako «langileen lanpostuak kolokan egotearen ardura».

Baztanen etorkizuna

Baztango bailararen etorkizunari dagokionez, Intxaustik ohartarazi zuen haren garapena ez dela «ingurumena suntsitzetik» etorriko, «baliabideak zaintzetik» baizik. Hala, etorkizunari begira «lanean» jarraituko dutela iragarri zuen Intxaustik. «Erdizek dituen onurak aztertuko ditugu; horretarako teknikariekin lanean ari gara, daukaguna zaindu eta ahal bada hobetzeko», jakinarazi zuen plataformako eledunak.

Ildo horretatik, Erdizeko parajeak bailarako «familia aunitzen ekonomian» eragin handia duela aitortu zuen arren, «gauzak hobeki» egingo balira «eragin handiagoa» izango lukeela ohartarazi zuen.

Gainera, plataformak herri galdeketa antolatzeko sortu zen komisioan jarraituko zuela iragarri zuen Intxaustik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo