GARA > Idatzia > Athletic

Jokalari berria

Armandok erantzukizunez ekingo dio bere ametsari

«Sekulako ilusioarekin» dator ekainera arte kamiseta zuri-gorria defendatuko duen 37 urteko atezaina

p038_f02_111x111.jpg

GARA | BILBO

Hainbat urte itxaron behar izan du, baina Armandok bere bizitzako ametsa bete zuen atzo, Athleticen jokalari berri bezala aurkeztu baitzuten Ibaiganen. Atezainak berak azaldu zuenez, «erantzukizunez» bizi izango duen ametsa, hain zuzen ere.

«Athleticera etortzea nire karreran gerta zitekeen gauzarik handiena da», aitortu zuen. Horregatik, «gogoz eta sekulako ilusioarekin nator, taldeari laguntzeko asmoz». Ilusioarekin batera, kamiseta zuri-gorria defendatzeak erantzukizun galanta exijitzen du, baina Armando «prest» dago horri aurre egiteko. «Ez nau ikaratzen, inola ere ez. Are gehiago, erantzukizun hori nire gain hartu nahi dut», nabarmendu zuen.

Lehen ordu hauetan, hala ere, atezain bizkaitarrak beste «lan» bat dauka, talde berria ondo ezagutzea. Adierazi duenez, ez zaio gehiegi kostatuko: «aurretik hainbat jokalari ezagutzen nituen, Javi Casas eta Luis Prieto besteak beste» eta, batez ere, hasieratik «oso babestuta sentitu naiz aldagelan». Bertan, Joaquin Caparrosekin hitz egiteko aukera izan zuen. «Taldearen dinamikan lehen baino lehen sartzea gomendatu dit -azaldu zuen-, baita taldekideen izenak ikastea ere». Datu garrantzitsua, «atezainak aginduak eman behar dituelako eta, horretarako, garrantzitsua da izenak ondo ezagutzea», gehitu zuen.

Adina

Adinaren kontuari buruz ere, nola ez, aritu zen atzo 37 urteko bizkaitarra. «Ilusioa eta gogoa izanez gero eta zure lana gustuko baduzu, ez zaitu ezerk geldituko, are gutxiago adinak. Oso eroso nago», nabarmendu zuen. Gainera, aldagela zuri-gorrian «jende gazte asko dago eta, ziur aski, orain sentitzen naizen baino gazteagoa sentituko naiz horri esker».

Zoritxarrez, kirol egoera nahiko makala aurkitu du Armandok Bilbon. Baina, beharbada etorri berriaren ilusioa dela-eta baikortasunaren aldeko apustua egin zuen atzo. «Nahiko ondo ikusten dut taldea», esan zuen. «Ea lehen baino lehen lortzen dugun mantentzea».

Competición sanciona a Etxeberria

El Comité de Competición sancionó con un partido de suspensión a Etxeberria, que ni siquiera estaba en la convocatoria, por «formular observaciones al colegiado». Según el acta, el de Elgoibar dijo «vaya tela, vaya tela, te has acojonado. Siempre eres el mismo, no tienes ni idea».

Susaeta y Javi Martínez, a la selección española

Javi Martínez y Markel Susaeta han sido convocados por la Federación Española para disputar el encuentro que enfrentará a España y Francia el próximo cinco de febrero en Benidorm. Además, Ismael López disputará la Copa del Atlántico con la selección española sub19.

La actuación de Rubinos Pérez todavía escuece a los rojiblancos

Aunque ya han empezado a preparar la visita al Zaragoza, el discurso de los rojiblancos tenía aún ayer al mismo protagonista que la víspera.

La actuación de Rubinos Pérez -que, según ha podido saber GARA, habló en el descanso del encuentro con el técnico racinguista Marcelino- aún escuece en el Athletic, donde se considera que «no decantó, pero sí influyó negativamente», en palabras de Llorente. «Si todo el mundo protesta y le dan algo, va a haber que protestar para que nos piten a favor», añadió el ariete riojano. Koikili tampoco considera que «los arbitrajes hayan decantado la eliminatoria, pero sí han influido negativamente para nosotros».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo