GARA > Idatzia > Saskibaloia

Saskibaloia ACB Liga

Liderraren aurka, Koparako baliagarri izan daitekeen proba du Madrilen Baskoniak

p040_f01_097x140.jpg

Arnaitz GORRITI | GASTEIZ

Datorren astean Gasteizen jokatuko den Kopa lehiaketarako proba baliagarria izan daitekeelakoan, Tau Baskoniak Real Madrili bisita egingo dio gaur arratsaldean.

20.00etatik aurrera, Neven Spahijak zuzentzen duen taldea talde madrildarrari denboraldian hirugarrenez irabazten saiatuko da, Superkopan eta ligako aurreneko itzulian garaipena erdietsi ostean.

«Real Madril joko ona egiten ari da azken hilabetean», adierazi zuen atzo arabarren entrenatzaileak. «Hala ere, gure buruari begiratu behar diogu. Jakin dezatela irabaztera joango garela».

Baskoniak Mickeal gabe egingo dio aurre Real Madrili. «Zuriek», berriz, Papadopoulos galdu dute. Hatz bateko hezur bat hautsi zuen herenegun, eta lau astean ezingo du jokatu.

Pau Gasol, Lakersera

NBAko albisteei dagokienez, atzo eman zen jakitera Pau Gasolek, Memphisen zazpi urte egin ondoren, Los Angeles Lakers taldean jokatuko duela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo