GARA > Idatzia > Saskibaloia

Emakumeen Liga Hondarribia-Irun

Manel Sanchezen lehen erronka Rivasen aurka

GARA | HONDARRIBIA

Manel Sanchezek bere aurreneko erronka izango du gaur arratsaldeko 19.30ean. Gaur zortzi Hondarribia-Irun taldeko entrenatzaile berriak talde gipuzkoarraren helburua «aurreneko lau postuetan sartzea» dela esan bazuen, xede hori erdiesteko lehenengo pausoa Madrilen eman beharko du, Rivas Futura arriskutsuaren aurka.

Talde madrildarra, hondarribiarren antzera, uste baino denboraldi eskasagoa egiten ari da, nahiz eta jokalari onak dituen. Ondorioz, sailkapeneko seigarren lekuan dago Rivas, zazpi aldiz irabazi eta beste hainbestetan galdu ondoren. Gipuzkoarrek bi garaipen gutxiago dituzte.

Neurketaren bezperan aurkariaz baino, bere taldeari buruz mintzatu zen Manel Sanchez. «Aste honetan lantzen hasi garen kontzeptuak sendotzeko balio behar digu biharko ¯gaurko¯ partidak. Noski, horrek ez du esan nahi irabazi behar ez dugunik».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo