GARA > Idatzia > Gutunak

Xanti Begiristain Madotz Iruñea

Eliza atzerakoia

Ilbeltzaren 31n Espainiako Eliza ofizial eta atzerakoiaren ordezkari batek eskatu die boto emaileei ez bozkatzeko ETA erakunde armatuarekin negoziatzeko prest dauden alderdi politikoei, gay eta lesbianak elkarrekin ezkondu ahal izateko Legea onartu zuten alderdiei, eta abar. Oso ongi, ba. Horiek horrela, herritar xeheok ere izanen dugu, ba, eskubidea gure eskaerak eta proposamenak egiteko.

Nik, esate baterako, uste dut gizarte honetan jende asko dagoela pentsatzen duena Elizan badagoela zati bat aurrerakoia, plurala eta ideia irekiak dituena; segur aski, gutxiengoa izanen da. Hara, ba, nik pertsona fededunei esanen nieke, nahi baldin badute, Eliza aurrerakoi, ireki, zabal, plural eta ezkertiarrari kasu egiteko, sinesteko, laguntzeko, eta abar. Baina, mesedez, beste Eliza atzerakoi, kontserbadore, erreakzionarioa, eta abar den horri ez egiteko batere jaramonik, paso egin diezaiotela, itxi diezazkiotela begiak, belarriak, poroak eta dena.

Jainkoari esker, jende askok jadanik ez du sinisten Eliza atzerakoi, kontserbadore, erreakzionario, itxi, estu, tamalgarri eta negargarri horretan. Hala bedi!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo