«Martxoak 8: Emakumearen Nazioarteko Eguna» iragartzeko lehiaketa antolatu da
Lehiaketan Andoain, Aduna, Asteasu, Villabona, Larraul eta Zizurkil herrietako 16 urtetik gorako pertsona orok parte har dezake. Lehiakide bakoitzeko hiru lan baino gehiago ezingo da aurkeztu. Edukiari eta ideiari dagokionez, lanak originalak izango dira eta Andoaingo Bastero kultur etxean aurkeztu beharko dira. Sari bakarra emango da. Saridunak 320 euro jasoko lituzke baina aurkeztutako lanen artean, epaimahaiaren iritziz saria merezi duenik ez balego, irabazlerik izendatu gabe geratu ahal izango da lehiaketa.