GARA > Idatzia > Gutunak

Josu Jimenez Maia Berriozar

Aupa, Pernando!

Pernando Barrena hartu zuten atxilo herenegun goizean Berriozarko Udaletxearen ondoan. Enegarren garzonkeria. Amaiurren Patxi Urrutia atxilotu zuten. Pasa den larunbatean Iruñeko hotel batean emandako hitzaldia izan omen da euren krimen larria.

Berriozarko haren etxera eraman zuten, eta ordu bietatik laurak eta hamar arte luzatu zuten antzerkia; antzerki dramatikoa: berdez, urdinez, eta kalez jantzitako aktoreek ez ziguten pasatzen utzi; kazetari guztiei utzi zieten hurbiltzen «Berria» egunkariko kazetariari izan ezik; Pernandoren aitari ez zioten utzi semea besarkatzen; Berriozarko alkateari berari ere ez zioten pasatzen utzi. Han egon ginenok aukera izan genuen bost segundoz ikusi eta agurtzeko auto beltz batera zeramatelarik: «Aupa Pernando: jo eta ke, irabazi arte. Animo, Pernando! Animo!».

Pernando eraman zuten auto beltzean ardi beltzaren pegatina beltza itsatsia; otso beltzak ardiaren pegatinaz mozorroturik. Inpotentziaren zapore mingotsa ahoan dudalarik ari naiz idazten lerrook, egun batean, herenegun etxetik eraman zituzten horiek gure oihu isila adituko duteneko esperantzarekin: «Aupa; jo ta ke, irabazi arte! Animo eta eutsi!».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo