GARA > Idatzia > Euskal Herria

EH Bai-k AHTren aurka giza katea eginen du Uztaritzen

Atzo, Mixel Mendiboure eta Idoia Ospitaletxe Uztaritzeko kantonamenduko EH Bai koalizioko hautagaiek beren burua eta lan ildoak aurkeztu zituzten. Horren karietara, martxoaren 1ean Uztaritzen giza kate bat antolatuko dutela iragarri zuten. Izan ere, bertan Bordeletik Hendaiara AHT zabaltzeko lanen barnean, geltoki berria egin nahi dute.

p022_f02_148x112.jpg

Eneritz ZABALETA |

Uztaritzeko kantonamenduan, martxoaren 9ko hauteskundeen gai nagusia izanen da. Bordele-Hendaia AHT linearen proiektuaren akuilu garrantzitsu bat da Uztaritze. Bertan egin nahi dute, proiektua daramaten Réseau Ferré de Francek (RFF) eta Eskualde Kontseiluak, Baionako eskualdeko AHT geltokia.

Herrian proiektuak hautsak behin baino gehiagotan harrotu ditu. Hauteskundeei begira, AB, EA eta Batasuna alderdi abertzaleek osatutako EH Bai koalizioak Uztaritzeko kantonamenduan AHT proiektuaren aurkako jarrera, programako puntu garrantzitsuenetarikoa izanen du. Mixel Mendiboure, kantonamenduko hautagaiak, eta Idoia Ospitaletxe haren ordezkoak, beren lan ildoak aurkeztean koalizioaren postura aurkeztu zuten: «Kapito Harritik abiaturik eta Heraitze auzoraino, martxoaren 1ean giza katea antolatuko dugu AHTri ezetz errateko».

Mobilizazioa, Uztaritze zeharkatzen duen 2x2 bidetik pasatuko da, eta AHT lineak eraginen duen kaltea irudikatzea du xede. Mendibourek, auzi honen inguruan Bernard Auroy Uztaritzeko kantonamenduko kontseilariaren jarrera salatu zuen, eta zehaztu «1994-2001. urteen artean proiektuaren kontra zela. 2006an publikoki AHTren alde azaldu eta, berriki, aurrekontu arazoak argudiatuta, AHT Uztaritzetik ez dela pasatuko erran zuen. Zer sinesgarritasun du?», galdetu zuen Mendibourek.

Euskal enplegu agentzia

Uztaritzeko AHT geltokiaren eta linearen ingurukoaz gain, Mendibourek eta Ospitaletxek, Uztaritzeko kantonamenduan garatuko dituzten lau gaiak aurkeztu zituzten. Gai horiei banaka, helduta, lurra eta etxebizitza aipatu zituzten lehenik, eta ildo horretatik «higiezinen marrazoen» espekulazioa gelditzeko konpromisoa hartu zuten. Mendibourek gogorarazi zuen Senpere udalerrian 1999tik 2006ra arte, bigarren etxebizitzen kopurua %76 emendatu zela. «Botere publikoek horrelako espekulazioa kudeatu ordez, Senperen adibidez, PLU urbanismo dokumentuan eraikuntzari lurrak zabaldu dizkiote».

EH Baiko Uztaritzeko kantonamenduko hautagaien hirugarren lan ildoa hizkuntza eskubideena da. Atzo, euskararen ofizialtasunaren alde agertu ziren Mendiboure eta Ospitaletxe, eta euskarari «beharrezko finantza eta giza baliabideak emateko» ardura hartu zuten, egun Lapurdin Behe Nafarroan eta Zuberoan euskaren egoera latzari itzulia emateko.

Azkenik, eta EH Baik beste kantonamenduetan proposatu bezala, euskal enplegu agentzia sortzea proposatu zuten Mendibourek eta Ospitaletxek. «Egunero, Hegoalde ala Iparraldera 1500 eta 2000 lagun bitarte joaten da lanera. Baina, Frantziako lan administrazioak begiak Bordele, Paris edo Pauen ditu. Lan bila daudenentzat, Euskal Herriko lan eskaintzak kudeatuko dituen mugaz gaindiko enplegu agentziak aukera berriak eskaintzen ahal ditu», zehaztu zuten. Ospitaletxek.

Euskal agentzia horrek, Hego eta Ipar Euskal Herriko lan beharrak eta galdeak bilduko lituzke, eta alde bietako langabetu eta enpresarien beharrei erantzuteko tresna berri bat eskainiko luke, EH Bai-ko kideen iritziz. Gaur egun, ANPEk eta INEMek, Estatu espainol eta frantseseko lan agentzia publikoek, halako eskaintzarik proposatzea zail ikusten dute. Horregatik, Mendibourek zehaztu zuen euskal enplegu agentzia ekimen pribatua izanen zela: «egiteko gaitasuna dugu, eta laborantza ganbara egin genuen bezala, emateko zain egon ordez, guk geuk eginen dugu agentzia».

Socialistas y abertzales ziburutarras juntos frente al alcalde Poulou

La socialista Dominique Duguet encabezará la lista «Ensemble pour Ciboure-Ziburu aintzina» que, por el momento, es la única alternativa que se presenta frente a la candidatura del actual alcalde UMP, Guy Poulou. La lista de 29 candidatos está compuesta por siete miembros del PS, seis abertzales, uno del PC y otro PRG. El resto de los candidatos son simpatizantes de esas corrientes políticas o miembros de la sociedad civil.

Decididos, como lo indica su lema, a «retomar la barra» del barco-consistorio de la localidad pesquera, han avanzado asimismo los principales ejes de su programa en el que la vivienda será uno de los temas prioritarios ya que, a través de construcción nueva o rehabilitación de lo existente, pretenden ofertar 431 viviendas sociales, -la mayoría en alquiler aunque también con acceso a la propiedad-, para llegar «cuando menos a las cotas exigidas por la ley SRU». Han denunciado que durante esta legislatura el déficit de este tipo de vivienda ha aumentado (era de 350 en 2001) y que por cada vivienda social se ha construido 2,5 veces más de privada en una población en el que el 44% es ya segunda residencia.

El euskara será otra de las cuestiones claves que abordarán de «manera seria y no como hasta ahora lo ha hecho el ayuntamiento dirigido por Poulou», efectuando primero un diagnóstico para luego establecer «medidas efectivas». Todo ello en estrecha colaboración con las asociaciones y colectivos ziburutarras que estén interesados.

El euskara será, junto al desarrolo sostenible, una noción transversal presente en todas las acciones que lleven a cabo. Ziburu aitzina trabajará, además, para que en el ayuntamiento funcione «de un modo más abierto y participativo». A.M.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo