GARA > Idatzia > Mundua

«Lapurtutako belaunaldia»rengatik barkamena eskatuko du Australiak

Aborigenen eskubideen urraketengatik eta, bereziki, «Lapurtutako belaunaldia» delakoarengatik barkamena eskatuko du gaur Australiako lehen ministroak. 1900etik eta 1970era bitartean, ehun mila bat haur beren senide eta inguruetatik urrundu zituzten. Kultura arrotz batean bizitzera behartu zituzten, tratu txarrak tartean. Politika horren ondorioak oraindik hautematen dira. Baztertuta daude eta aborigenak ez direnekin alderatuta, urte gutxiago bizi dira.

p026_f02_250x164.jpg

GARA |

Aborigenen historia eta eskubideen urraketa elkarri loturik daude. Garaian garaiko gobernuek haien kontrako lege zorrotzak ezarri izan dituzte, beraien lurretatik kanporatu eta beraien eskubideak zeharo mugatzeko.

Australia ez da salbuespena. Are gehiago, aborigenen kontra gogor jardun du urteetan. Politika horien ondorioz, aborigenak txiroen artean txiroenak dira egun, alkoholismo arazo handia dute, eta aborigenak ez diren biztanleekin alderatuta, 17 urte gutxiago bizi dira.

Gaur, Kevin Rudd lehen ministroak barkamena eskatuko die, bereziki, «Lapurtutako belaunaldia»ri, hainbat urtetan pairatutako sufrimenduagatik. 1900. eta 1970. urteen artean, 100.000 ume «bahitu» zituzten. Beren familietatik urrundu eta erakunde erlijiosoetara eraman zituzten beraien eta senideen gogoz kontra. Gobernuaren helburua umeak «familia txurietan zibilizatzea» zen. Hala, beraien kultur nortasuna ezabatzeko hamaika ahalegin egin zituzten. Debekuak, zigorrak, tratu txarrak... Ingelesak ordezkatu zuen beraien ama hizkuntza. Askok ihes egitea lortzen zuten arren, segituan harrapatzen zituzten.

«Asimilatze politika» hori Australia osoan, iparraldetik hegoaldera, mendebaldetik ekialdera ezarri zen. Estatu guztietan gertatu ziren «bahiketak», lehenak Victoria eta New South Walesen, 1885ean. Zenbait estatutan, 1970era arte gertatu ziren.

Modu batera zein bestera, familien %85ek pairatu zituen ondorioak. Amek beren seme-alabak zuhaitz adarren artean eta area dunen atzean ezkutatzen zituzten, aurpegia kolore zuriz margotzen zizkieten aborigenak zirela ez antzemateko, etabar. Era berean, leku batetik bestera ihesean zihoazen etengabe, seme-alabak eraman ez zitzaten. «Babesle zuriaren» kontrol zorrotza saihesteko, italiarrak, greziarrak edo maoriak zirela zioten. Benetako nortasuna esparru pribatuetara mugatu behar izan zuten.

Bizi baldintza kaskarrak

Behin senideengandik urrunduta, zer zetorren? Arestian aipatu bezala, zuriek kudeatutako erakunde eta eskoletara eramaten zituzten. Bizi baldintzak benetan gogorrak ziren. Logela bakar batean 19 edo 25 umek lo egiten zuten elkarrekin. Baten batek ohean pixa egiten bazuen, bustitako maindire zatian igurtzi behar zuen sudurra. Ondoren, jipoia jasotzen zuen.

Jana oso txarra zen. Haragia ustelduta egon ohi zen maiz eta, sarritan zizareak zituen. Oinetakorik ematen ez zizkietenez, oinak gorotzetan sartzen zituzten berotasuna lortzeko. Hori askotan egiten zuten Roeland misioan, bertako negua oso gogorra zen-eta. New South Walesen kokatutako mutilentzako Kinchela zeritzan zentroan, mutilek sexu gehiegikeriak, eta bestelako indarkeria ere jasan behar zuten.

Batzuetan, neska aborigenak zurien komunitateetara bidaltzen zituzten lanera. Haurdun geratuz gero, bi urtez zaintzapean eduki ohi zituzten eta, behin epe hori bukatuta, haurrak kentzen zizkieten. Askotan, sekula ez ziren beste behin elkartuko.

Urruntzeak eta asimilazioak umeen ongizatea bermatzen zutela zioten garaiko agintariek. Denbora pasa ahala, lan bila bidaltzen zituzten. Orduan, beraiek bezalakoak ziren gazteekin, azal kolore berekoekin, topo egiten zuten lehen aldiz. Ordura arte, beren kultura eta inguruari buruz deus ere jakin gabe heziak ziren, beren «babesle» zurien eskutik. Nortasun «lapurketa»ren ondorioek eta kalteek, egun ere, badiraute.

54 gomendio bete gabe

1995a arte, Australiak ez zuen «Lapurtutako belaunaldia» aitortu. Urte horretan, Legebiltzarrak ikerketa bat abian jarri zuen. Bi urteren buruan, «Etxera itzuli» izenburuko txostena aurkeztu zuten. 54 gomendio biltzen zituen. Agintariek herriaren izenean barkamena eska zezatela, gertatutakoa oroitzeko egun jakin bat ipintzea eta kalte-ordainak ordaintzea proposatu zuten ikertzaileek, beste hainbat ekimenen artean.

Baina, ordurako, kontserbadoreak zeuden berriro Gobernuan eta ez zituzten gomendioak aintzat hartu. Iazko azaroaren 24an, Partidu Laboristak berreskuratu zuen boterea.

Gaur Legebiltzarrean irakurtzeko asmoa duen adierazpena aurkertu zuen atzo Kevin Rudd lehen ministroak. Honela dio:

«Bada garaia Australiako historiaren pasarte hori atzean uzteko. Iraganeko huts egiteak konpondu behar ditugu etorkizuna elkarrekiko konfiantzan eraikitzeko (...) Gurasoei, anai-arrebei, barkamena eskatzen diegu beraien familiak eta komunitateak apurtzeagatik. Duintasun ezagatik barkatzeko eskatzen diegu, halaber (...) `Lapurtutako belaunaldi'koek jasan zituzten tratu txarrei buruz hausnartu dugu bereziki. Gure historiaren pasarte beltza da».

Aldaketarik ez badago, horixe izango da gaur irakurriko den agiria. Barkamena bai, baina ez du kalte-ordainik aurreikusten. Horrez ordez, aborigenen osasun egoera eta hezkuntza hobetzeko inbertsioak egingo dituela argudiatu du Gobernuak.

Kalte-ordainak

Dena den, 2007ko abuztuan, Epaitegi Gorenak agindu zuen, lehen aldiz, milioi erdi dolar ordaintzea herritik eta familiatik urrundu zuten ume horietariko bati, Bruce Trevorrow-ri hain zuzen ere. 1957ko Eguberri egunean eraman zuten hamahiru hilabeteko haurra besterik ez zela. Berreskuratzeko amak egin zituen saiakera guztiek porrot egin zuten. Senideak hamar urte gerora ikusi zituen. 1998an, jasandako sufrimenduagatik salaketa jarri zuen. Jasan zituen eskubide urraketek alkoholiko izatera bultzatu zutela, lan egonkorrik ez zuela izan eta bere kultur nortasuna galdu zuela nabarmendu zituen. Epaitegiak arrazoia eman zion.

John Browne zauriak osatzearen aldeko elkarte bateko presidente da Hego Australian. Bere iritziz, kalte-ordainik ezean, bestelako laguntzak jaso beharko lituzkete aborigenek, adibidez, doako osasun zerbitzua. «Nahiko gogorra da zure ingurutik bakartzea. Gainera, adopzio eta denboraldi baterako hartu zituzten familietan tratu txarrak jasan zituzten. Arrotza zitzaien kultur giroan murgiltzeak ondorio suntsigarriak izan zituen umeontzat. Den-dena ukatu zieten. Hori ez da belaunaldi batekin edo birekin konpontzen», azaldu zuen.

Irrada igortzeak sortzen dituen kalteekin alderatu zuen Australian gertatutakoa: «Kalteak belaunaldi batetik bestera igarotzen dira. Kasu honetan gauza bera da. Bere arbasoen minaren eta sufrimenduaren oinordeko dira egungo aborigenak» ondorioztatu zuenez.

hamabi urterekin

Mary Hookerrek 12 urte zituen Poliziak gezurrak erabiliz eskolatik eraman zuenean. Kotxe barruan bere anai-arrebak zeuden negar batean. Ikastetxe berrira iritsi bezain laster banandu zituzten. Mary golpatu eta bortxatu zuten. Gaur Canberran izango da.

«deskribaezina»

«Pentsa ezazu, zure ume jaioberria besoetan duzula, funtzionario batek gelditzeko agindu eta, bat-batean, haurra kentzen dizula. Indigenen sufrimendua ezin da deskribatu», nabarmendu zuen Tom Calmak, HREOC elkarteko kideak.

ukapena

Urteetan, Australiako Gobernuak ez du «Lapurtutako belaunaldia» egon zenik onartu. 1995ean ikerketa bat abian jarri zuen Gobernuak, baina bi urteren ostean, kontserbadoreek boterea hartu zuten, eta barkamena eskatzeari uko egin zioten.

«Lehen urratsa»

«Gaurkoa lehen urratsa da. Iraganean jazotakoa aitortzen dugu eta australiar guztiei dagokien etorkizuna eraikitzeko oinarriak ezarriko ditugu». Hala dio lehen ministroak irakurriko duen adierazpenak.

Que un Estado pida perdón es difícil, que indemnice, imposible

Pedir perdón es un gesto difícil para los estados y lo es más aún asumir las indemnizaciones correspondientes.

Canadá llevó a la práctica una política de asimilación similar a la australiana con los aborígenes. En 1998 pidió excusas por una política estatal que permaneció vigente durante más de 80 años.

EEUU ni siquiera ha hecho lo propio con los indígenas por su cruel genocidio contra ellos. Tampoco lo ha hecho por los 246 años de esclavitud de los negros. Los dos últimos presidentes, Bill Clinton y George W. Bush, se negaron a hacerlo en sus viajes a Africa por temor a abrir la puerta a las indemnizaciones.

EEUU sí pidió perdón por mantener a ciudadanos de origen japonés en campos de concentración durante la II Guerra Mundial y compensó económicamente pero sólo a los supervivientes.

Clinton sí se excusó en 1997 por usar como cobayas humanas, desde 1932 y durante 40 años, a 400 varones negros para estudiar la sífilis.

La población negra de Sudáfrica, el 75% del país, recibió una disclpa en 1993 de boca del entonces presidente, el blanco Frederik de Klerk, por el apartheid.

Dos presidentes alemanes, Willy Brandt y Johannes Rau, protagonizaron sendas y sonadas peticiones de perdón por el holocausto judío.

Otro presidente aleman, Roman Herzog, se excusó por el bombardeo de Gernika en 1997, en el aniversario de la matanza, un gesto que EEUU sigue negando a las víctimas de los peores bombardeos de la historia, los atómicos de Hiroshima y Nagasaki en 1945.

Las disculpas genéricas ofrecidas por Japón a China y Corea por masacres como las de Nankín están lejos de satisfacer a sus víctimas. Algo similar ocurre con las «disculpas» de la alta jerarquía de la Iglesia católica por siglos de política criminal.

Casi cien años después del considerado primer holocausto del siglo XX, los armenios siguen esperando una disculpa del estado genocida turco.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo