GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Ofensiva contra la izquierda abertzale

Batasuneko Mahai Nazionalaren adierazpena Euskal Herriari

 

p004_f01.jpg

Euskal Herriaren eskubide demokratikoetan oinarritutako proiektu independentistaren alde lan egitea ez da erraza izan inoiz gure herriaren historia hurbilean. Horren lekuko ditugu azken hamarkadetan gure herriak jasandako zapalkuntza eta errepresioa. Baina ezker abertzaleak jakin izan du beti egoera politiko eta sozialera egokitzea, eta herri honen askatasunaren banderaren pean lanean jarraitzea. Azken hamarkadetan etengabeak izan dira ezker abertzaleari egin zaizkion interpelazio eta eskaerak. Bizitza politikoan parte hartzeko deia egin izan zaigu, eta orain, 2008an, ezker abertzalea jazartu, erasotu, ilegalizatu eta bere militanteak espetxeratu egiten dira politika egiteagatik. GAL eta Felipe Gonzalezen garaietan erakundeetan parte hartu behar genuela eta politika egin behar genuela esaten zitzaigun, eta, orain, Zapaterorekin, ilegalizazioaren bitartez, politika egitea ezinezkoa zaigula esaten zaigu. Azken finean, Espainiako Estatua kudeatu duten alderdi guztiek (PNVk gidatutako sektore erregionalisten laguntzarekin) beti helburu bera izan dute: Euskal Herria Konstituzioaren kaiolan ito eta herri gisa dagozkigun eskubideen ukazioan mantendu.

Ezker abertzaleak herri sektoreekin batera egindako lanak eta borrokak Euskal Herria bizirik mantendu eta herri aldaketa politiko baten atarian jarri gaitu. Testuinguru horretan garatu egin zen azken negoziazio saioa.

Negoziazio prozesuan zehar PSOEk ezetz esan zion Euskal Herriaren eskubideetan oinarritutako irtenbide politikoari, ezetz esan zion autodeterminazioan eta lurraldetasunean oinarritutako irtenbide demokratiko bati. Eta halaber, Euskal Herriaren zapalkuntza estrukturala mantendu eta euskal herritarren kontrako gerra estrategia abiatzea erabaki zuen morroi leial bezela PNVkoak izan zituelarik. Iruzur berri batean murgiltzen saiatu ziren ezker abertzalea, independentziari ateak itxiko zizkion erreforma berri batean sartu edota ondorenean, Rubalcabaren mezulariek ohartarazi ziguten bezala, egurra jaso haien esanetara ez makurtzeagatik. Azken hilabeteak dira horren lekuko: gazte abertzaleen atxiloketak, Mahai Nazionalaren aurkako sarekada, 18/98ko auziperatuen espetxeratzeak, atxiloketak, tortura kasu lazgarriak, edota asteleheneko polizia operazioa. Sarekada guzti hauen helburua independentzia eta sozialismoaren alde borrokatzen duen mugimendu politiko eta sozialarekin amaitzea da, eta lortu ezean, balizko erreforma berri batetan irenstea.

Eta guzti horren ondorioz Estatu espainolaren sinesgarritasuna auzitan dago Euskal Herrian. Jadanik inork ez du zalantzan jartzen Estatu demokratiko bati dagokion botere banaketarik dagoenik Espainiako Estatuan. Euskal Herriari dagokionez, Gobernuak egiten duen azterketa politikoaren arabera jokatzen dute botere guztiek. Polizia guztiek erabiltzen dute sistematikoki tortura; baita Ertzaintzak ere atxilotuei egindako galdeketetan. Ministroek eta komunikabideek epaileek baino lehen egiten dituzte inputazioak. Eta oinarrizko eskubideak ilegalizatu egiten dira momentuko egoerak hala eskatzen badu. Espainian oraindik ere benetako trantsizio demokratikoa emateko dago.

Gure asmoa ez da min eman digutela ezkutatzea, nabaria baita min eman digutela berriz ere. Baina ematen diguten kolpe bakoitzaren aurrean zutitu egiten gara, atzera bueltarik izango ez duen eta independentziaren aukera irekiko duen egoera demokratiko batera iristea baita gure iparrorratza. Izan ere, egoera oso beltza dela dirudien arren, argi izpiak egon badaude, egin beharreko bidea argitzen digutenak. Aldaketa momentu hauetan bi aukera desberdin irekitzen zaizkio Euskal Herriari, iruzur berri baten bidez Konstituzioaren kaiola barruan jarraitzea edota independentziari ateak papez-pare ireki ahal dizkion egoera demokratikoa eskuratzea.

Ezker abertzalea, herri sektore eta langileekin batera, lasaitasunez eta bere ildo politikoaren garapenarekin azken aukera hau bururaino eramateko aukeran dago. Oinarriak jarriak daude: gatazkari irtenbidea emateko herriari hitza eman beharra, lurraldetasuna eta proiektu politiko guztiak berdintasunean lehiatu ahal izateko eskenatokia eskuratu ahal izatea. Ezker abertzaleak ez du epe motzera begiratzen, gure helburu politikoei begiratzen diegu. Gure arma eraginkorrena da sektore eta dinamika ezberdinetan lanean jarraitzea gure herri, auzo eta hirietan. Ezker abertzalea gai izan da eta izango da borroka eta lanaren bitartez herri hau independentziara eramateko.

Eta ezker abertzaleak beti jakin izan du momentuko baldintza politikoetara egokitzen eta jasotako kolpe guztien gainetik zutitzen aurrera eginez. Eta aurrerantzean ere halaxe izango da. Konpromezu eta borrokarako garaia da. Eskuz-esku herri eta auzoetan, lantegi eta ikastetxeetan, Euskal Herriak bizi duen salbuespen egoerari erantzun eta independentziaren alde indarrak metatzeko garaia da. Batasuneko Mahai Nazionalak dei egiten dio euskal jendarteari, dei egiten dizue Euskal Herriko ezkertiar eta abertzale zareten guztioi, ostegunean izango den greba deialdian parte hartzera eta datorren martxoaren 9a bitartean Estatuari stop esan eta independentziari bai esateko indarrak biltzera.

Honekin batera gure kide eta atxilotutakoak direnei gure besarkada beroena, baita ere Estatu espainol eta frantsesean barreiatuta dauden euskal errepresaliatu guztiei. Borrokak merezi du.

Gora Euskal Herria askatuta!

Gora Euskal Herria sozialista!

Borroka da bide bakarra!

Batasuneko

Mahai Nazionala,

2008ko otsailaren 12an

la huelga

La jornada de huelga general de mañana servirá, a juicio de la Mesa Nacional, para «decir stop al Estado y decir sí a la acumulación de fuerzas en favor de la independencia».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo