GARA > Idatzia > Kirolak

Belar hockeya

Atletico San Sebastianek gol sorta handia sartu dio Bartzelonari

J.L. | BAIONA

Atletico San Sebastianek, etxetik kanpo gutxitan lortzen diren emaitza horietakoa lortu zuen atzo Bartzelonaren zelaian, 2 eta 7 hartu baitzuen mendean etxeko taldea.

Emaitza ikusita, argi eta garbi geratu da partidak zein bide hartu zuen. Lehen minututik gipuzkoarrak izan ziren jaun eta jabe; Bartzelonari ez zioten inolako aukerarik eman, eta amaieran ongi merezitako garaipena erdietsi zuten. Horrela, sailkapenean, bosgarren daude 5 punturekin.

Emakumezkoen mailan, Realak kanpoan irabazi zuen, nahiz eta Atleticok baino gehiago sufritu zuen. Egararen zelaian aritu ziren, eta 0-1 hartu zuten mendean talde kataluniarra.

Jolasetak, berriro ere galdu egin zuen, eta mailari eusteko esperantza gero eta txikiagoa da. Bizkaitarrek etxean galdu zuten Juniorren aurka 3-6. Sailkapenean, Reala bosgarren dago 19 punturekin, eta Jolaseta, azken, 6rekin.

Gasteiz

Izotz hockeyan, Gasteizek finalerdiak jokatzeko txartela lortu zuen, bigarren partidan ere Txuri Urdini irabazita. Oraingoan, 2-3 izan zen. Hormadik ere jokatuko du finalaren atarikoa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo