GARA > Idatzia > Eibar

Porrota Sevillan

Berririk ez gorri-urdinen etxetik kanpoko ibilbide kaskarrean

Eibarrek itzuli osoa bete du etxetik kanpo irabazi barik. Atzo Sevillaren aurka galdu zuen, Raul Garcia kanporatzeak zaildutako partidan. Gorri-urdinek, gainera, denboraldiko bosgarren penaltia huts egin zuten norgehiagokaren azken minutuetan.

p044_f01.jpg

SEVILLA ATCO. 2

EIBAR 0

GARA | SEVILLA

Bost hilabete igaro dira Eibarrek etxetik kanpo azkenengo aldiz irabazi zuenetik. Itzuli osoa, hain zuzen ere, datorren astean Ipurua bisitatuko duen taldearen, Cadizen, aurka heldu baitzen.

Azkenaldi honetako berririk txarrena, hala ere, Eibarrek bisitari moduan eskainitako sentsazio pobreak izan dira. Hainbat partidatan, garaipenik lortu ezin izan arren, gipuzkoarrak sendotasunez aritu ziren, eta noizbehinka berdinketaren bat eskuratu dute; baina azken bidaietan, Tarragonan eta Sevillan, nahiko irudi makala eskaini dute.

Zoritxarrez, emaitzak jokoarekin bat etorri dira, eta ondorioz taldea Ipuruan nahitaez irabaztera behartuta dago. Horrelako egoera izango du hurrengo partidan, azken hiru jardunaldietan eskuratutako puntu bakarrak nolabait moteldu egin baitu mantentzearen helmugan amaitu behar duen lasterketa.

Sevillan jasotako porrotaren lehen atala 34. minutuan idatzi zuten eibartarrek, une horretara heldu artekoa ondorio handirik gabeko hitzaurrea izan baitzen: baloiaren jabe Sevilla eta, hala ere, eibartarrak lasai, Cuellarek ez baitzuen ia lanik izan. Are gutxiago, tamalez, Javi Varasek, guztiz aldatutako gipuzkoarren aurrealdeko lerroa -Yagüe eta Zurutuzarekin batera, Natxo Insa sartu zen hasierako hamaikakoan, Del Olmok azken orduan aldakan sumatu zituen arazoen ondorioz- ez baitzuen izan inolako arriskurik sortzeko gaitasunik.

Oreka aspergarri hori 34. minutuan amaitu zen, Raul Garciak bigarren txartel horia jaso zuenean. Hasieran min handiegirik ez zuela egingo zirudien arren -izan ere, bost minutu geroago lehen jokaldi arriskutsua gauzatu zuen Eibarrek zutoinetik gertu irten zen Yagüeren jaurtiketa batekin-, Sevillak ezin hobe aprobetxatu zuen bere nagusitasuna bigarren zatian.

Alfarok buruz abisatu zuen aldageletatik itzuli bezain laster, eta jokalari berak Pablo Sanchezen pasea hartu zuen minutu batzuk geroago lehen gola sartzeko. Manixek arriskatzea erabaki zuen Altuna eta Nico Medina zelairatuta, baina aldaketek ez zuten ezertarako balio izan: Eibarrek aukeraren bat egin bazuen ere -batez ere Biel Medinak buruz errematatutako baloia-, Sevilla nagusi zen eta, horri jarraituz, bigarren gola lortu zuen. Kasu honetan, Salva Sevillak egindako baselina polit baten bidez.

Azken minutuetan desabantaila murrizteko aukera izan zuen Eibarrek, baina Txikik ezin izan zion talde armaginaren maldizioari uko egin eta penaltia huts egin zuen.

 

ERABAKIGARRIA

Raul Garciak 34. minutuan jasotako bigarren txartel horiarekin amaitu zen ordura arte izandako oreka aspergarria. Sevillak bere nagusitasuna aprobetxatu eta bigarren zatian norgehiagoka erabaki zuen.

«No estamos como para dar ventajas»

Javier Mandiola lamentó amargamente la expulsión de Raúl García, que consideró determinante en el posterior desarrollo del encuentro.

«Los veteranos no se pueden comportar como juveniles -recriminó el técnico- y nosotros no estamos como para dar ventajas. Una hora con un jugador menos contra un gran equipo, blanco y en botella». Pese a que el partido no estaba resultando bueno, Manix recordaba que, hasta ese momento, «no nos habían hecho ocasiones claras, pero con diez no teníamos fuerzas para salir. Era cuestión de tiempo, porque nosotros estábamos cada vez con menos confianza y ellos han movido el balón bien y con paciencia. No hay nada que objetar. Ha sido culpa nuestra por no estar a la altura y dar ventajas al contrario -insistió-. Si tienes una amarilla tienes que medir mucho más tus entradas. Puede pasar con uno de quince años, pero no puede hacer eso a su equipo uno de treinta».

En lo que respecta al penalti, el técnico prefirió no extenderse «porque si seguimos hablando de ello, vamos crear una psicosis que para qué». GARA

Problemas físicos de última hora para Del Olmo

Joseba Del Olmo no pudo jugar ayer como consecuencia de unas molestias en la cadera. El jugador intentó calentar antes del choque, pero el dolor se lo impidió.

Quinto penalti fallado por los azulgranas

Los penaltis se le siguen resistiendo al Eibar, que ha fallado cinco de ocho lanzamientos. Tras Nico Medina, Alaña, Altuna y Goiria, ayer le tocó a Txiki.

Dos laterales menos para el próximo partido

El Eibar pierde a dos laterales para el choque ante el Cádiz, después de que Raúl García fuera expulsado y Txiki viera la quinta cartulina amarilla.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo