GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Adierazpenak

Larretxea: «Gau ederra izan da familia osoarentzat»

J.L. | AZPEITIA

Donato Larretxea zoriontsu zegoen finala amaitu ostean. Berak jantzitako txapelaz gain, gazte mailakoan, bere semeak eta ilobak ere irabazi baitzuten: «Hiru txapel daramatzagu etxera, eta hau gogoan izateko modukoa da. oso gau polita izan da», onartu zuen.

Finalari buruz zera esan zuen: «Lan asko egin behar izan dugu. Zutikako lanak ematen zidan beldur pixka bat, baina alde txikia atera digute, eta orduan ikusi dut irabazteko aukera genuela», esan zuen.

Aitzol Atutxa ere gustura zegoen: «Urteko lehen txapelketa eta txapela lortu dut. Donatori eskertu behar zaio, sekulako lana egin baitu. Ni saiatu naiz berari laguntzen, eta egindakoarekin oso gustura geratu naiz», aitortu zuen bizkaitarrak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo