GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Aizkora

Urrezko lehiaketa lau kanporaketa jokatuz abiatuko da

J.L. | DONOSTIA

Buruz Buruko Urrezko Aizkora hastera doa, eta etzi bertan Berako kiroldegiko atarian, lau kanporaketa jokatuko dira. 18 urtetik beherakoen bat izango da, eta maila nagusikoak, berriz, hiru (12.00).

Helduen mailan, Etxeberria Erasorekin lehiatuko da, Patxi Mindegia Ariztegirekin, eta Amillano Rodriguez I.arekin. Hiru kanporaketa hauetako bitan, behintzat, faboritoak argiak dira. Lehenengoan, Felix Etxeberria da irabazteko faboritoa, eta ustekaberik egon ezean, garaipena erdietsi beharko luke.

Bigarrengo saioan, Patxi Mindegia aterako da faborito. Zubietakorentzat lan hauek egokiak dira, eta bere kolpeak min handia egiten du. Ariztegik, aldiz, lehendabiziko aldiz hartuko du parte lehiaketa honetan. Hirugarren saioak estuagoa dirudi, baina adituen ustez, Rodriguezek Amillanok baino aukera handiagoak ditu; dena den, lehen begiratuan, honek ematen du neurketarik estuena.

18 urtetik beherekoen lehiaketan, Ohian Larretxea aterako da Rodriguez II.aren aurkako neurketan faborito. Berako gaztea bere zaleen aurrean arituko da, eta maila ona eman nahi izango du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo