GARA > Idatzia > Kultura

1975etik 2005era bitarteko euskal artea aztergai, Eusko Ikaskuntzaren topaketetan

GARA | DONOSTIA

Atzo abiatu ziren Miramar Jauregian Euskal Artearen Berrikuspenaren Jardunaldiak, EuskoArt. Duela 12 urte bildutako ezagutzak eguneratu, eta epe historiko bakoitzeko artearen inguruko bibliografia zehatza ezartzeko sortutako Eusko Ikaskuntzaren ekimena dira. Aurreko urteetan Erdi Aroko Artea, Berpizkundea, Barrokoa, Neoklasiko eta Erromantikoa, Artea 1975 eta 1939 bitartean, eta frankismo garaikoa aztertu ostean, duela gutxiko artea aztertuz bukatuko da EuskoArt; 1975etik 2005era bitartean garatutakoa, alegia.

Bihar amaituko den VII. edizio honetan, «Ondare. Eusko Ikaskuntzaren Arte koadernoa» aurkeztuko da, garaiaren inguruko bibliogra- fia, eta topaketetako ponentzia eta komunikazioekin. Gaur, kasu, Javier Cenicacelayak (EHU) eta Vigoko Unibertsitateko Juan Luis Morazak parte hartuko dute. Egitarau osoa: www.eusko-ikaskuntza.org/eu/cursosyjornadas/.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo