GARA > Idatzia > Musika

Disko Berriak Aritz Sound System

Ezkerraldeko lekukotasuna

p051_f02_97x100.jpg

Hip-hop mugimenduak garapen izugarria izan du azken urteotan. 80ko hamarkadan AEBetako auzo txiroetan jaio zena, mundu osora zabaldu da abiadura izugarrian. Estatu espainolean, adibidez, guztiz bazterrekoa izatetik, disko gehien saltzen duen estiloa izatera pasatu da. Euskal Herrian, duela hamar urte, Selektah Kolektiboak hasitako bideak -euskaraz egindako rap musikarenak, alegia- jarraitzaile gutxi izan ditu. Mak taldea da salbuespena.

Hori horrela izanda ere, geroz eta gehiago dira rap musikaren zaleak gure artean, eta teknologia berriek zabaldutako aukerez baliatuz, geroz eta gehiago dira taldea sortu eta, auto ekoizpenaren bidean, diskoak kaleratzen dituztenak. 121 Krew taldea, 2000. urtean sortu zen Bilbo eta Barakaldo artean. Graffitiari lotuta hasieran, rapa egiteko erabaki sendoa hartuko zuten denborarekin.

Eta denboraren ildoari jarraituz, urte hauetan jasotako eskarmentuak lagunduta, hamahiru abestiz osatutako diskoa kaleratu dute orain, «El surko del tiempo / Denboraren ildoa» izenekoa. Kantuen hitzetan gaztelania nagusi bada ere, euskara tartekatzeko ahalegin berezia nabari zaie. Bilbo Handiko Ezkerralde eskualdeak bizi izan duen garapenaren lekuko izan dira eta ez zaie gustatzen ikusten dutena. Kantuetan, hankak lurrean jarrita, eguneroko errealitate gordinaz mintzatu dira, ezkerr(ald)eko ikuspuntutik aztertuta. Kantu ilun eta zuzenak dira eta guztion eskura daude taldearen web orriaren bidez .

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo