«Harro gaude inperioei aurre egiten dietenen aurpegiak ordezkatzeaz»
Banda bassotti talde italiarraren sortzaileetako bat
Euskal Herriko musikazaleek maite dute Banda Bassotti italiar taldea, eta Euskal Herria darama bihotzean Banda Bassottik. Hogei urte betetzear den bandak borroka eta festa ditu aldarri eta «Viento, lucha y sol» lana plazaratu du martxoan, ohi bezala Gridalo Fortek argitaratua eta Garate estudioetan Kaki Arkarazorekin (beraiekin ageri da argazkian) grabatua. Igandean, Gazte Topagunean izango dira.
Anartz BILBAO | BILBO
Urtero legez, Gazte Topaguneak milaka gazte eta ez hain gazte bilduko ditu aurten ere Aste Santuari probetxu atera nahian. Gaur hasi eta astelehenera arte, eguzki zein euri, bada zer trukatu, zertaz kezkatu, eztabaidatu eta gozatu Lezo inguruan, musika eskaintza oparoa tartean. Oparotasun hori aitzakia hartu eta Banda Bassotti italiarrekin jarri gara harremanetan, solasaldi labur bat izan eta lan berria aurkezte aldera.
Laurogeiko hamarkada hasieran Erroma inguruan elkartu eta bukaera aldera musika egiten hasi zen taldeak «Viento, lucha y sol» lan berria plazaratu du oraintsu Gridalo Forte disko etxean, ohi legez Andoainen Arkarazorekin grabatu eta gero. Bertan, hamalau kantu, eta tartean Jose Alfredo Jimenez rantxera egile mexikarraren «El hijo del pueblo» kantuaren bertsioa. Grabaketetan Ska-P taldeko Pulpul eta Puerto Ricoko Mimi Maurak lagundu diete.
2003ko «Asi es mi vida» lanean Etxamendi olerkariak 1974an idatzitako «Yup la la» kantatzen dutela eta, AVT taldeak salatu eta arazoak izan ditu zuzeneko batzuetan, Ferrolgoa tarteko.
Musika eszenan hogei urte betetzear zaudete. Zein da taldeak bizi izan duen bilakaera hasi zinetenetik hona?
Aspaldiko kontuak dira taldeari ekin genionekoak eta hogei urte genituela baino ez dut gogoan. Orain zaharragoak gara, urte gehiago ditugu eta baita anplifikagailu, kilometro eta eskarmentu handiago ere. Lurrean ere gehiagotan egin dugu lo. Rock & roll hutsa, azken finean. Teknikoki, azpiegiturari eta baliabideei dagokienez, gauzak dezente hobetu dira, baina kilometroak berdin-berdin egin behar dira, milaka. Bestalde, lagun andana egin dugu eta istorio, ipuin eta gertaera ugari ere bizi izan ditugu kontzertuz kontzertu, herriz herri.
Hala ere, sei urteko isilaldia egin zenuten, 2001ean Negu Gorriak taldearen deia jaso zenuten arte beraiekin zuzenean jotzeko.
Galindorekin zuten auzia Negu Gorriak taldeak irabaziz gero berriro ere mundu osoko agertokietara itzuliko ginela, hori zen gure apustua. Eta Ferminek deitu eta berriro oholtza gainera igotzeko garaia zela esan zigunean, erraza suertatu zitzaigun itzulera.
Lan berria argitaratu berri duzue hilabete honetan, «Viento, lucha y sol» izenekoa.
Haizea aurpegian, borroka eta eguzkia. Bizirik gaude, urteak daramatzagu mundua menperatu nahian dabiltzanen kontra, urteak jendea, langileak, musika taldeak ezagutu eta lagunak egiten. Hitz gutxitan, gure familia osoa elkartu dugu lan berri honetan.
Zer aurkituko dugu bertan?
Betikoa. Ska, punk, rantxeraren bat, baita kantu motelen bat ere, betiko hitz borrokalariekin. Ehuneko ehunean Banda Bassotti osatzen duen nahasketa, azken finean.
Kaki Arkarazorekin grabatu duzue berriro ere, Garaten. Harreman sendoa duzue.
Kaki adiskide bat baino zerbait gehiago dugu. Banda Bassottiko taldekidea dela esan dezakegu, zalantzarik gabe, bera gabe ez geundeke-eta orain gauden tokian.
Euskal Herriarekin, bertako zale eta taldeekin ere harreman sakona duzue.
Urte asko dira Euskal Herriko publikoa gure publikoa denetik, eta lagun andana dugu herri honetan. Munduan zehar gabiltzanean, non-nahi gaudela ere, Euskal Herriaz hitz egiten dugu beti eta jendeak jakin-min izugarria erakusten digu, galderak egiten dizkigu. Esan dezakegu ematen ditugun kontzertu guztietan ikurrinak gurekin jotzen duela.
Harreman horrek arazoak sortu dizkizue eta, beste askok bezala, AVTkoen erasoak pairatu behar izan dituzue.
Gure bizitzaren parte ditugun arazoak dira. Naziek kontzertuetan eraso egiten digute zenbaitetan eta hauek babesten dituzten alderdi politikoak gu deuseztatu nahian dabiltza beti. Sintoma ona da hori, beraiek gustuko ez dutena, arbuiatu eta onartzen ez dutena izatera heldu garela esan nahi du-eta. Pozten nau horrek.
Euskal Herrian oso estimatuak zarete, baina, orokorrean, ezjakin hutsak gara italiar taldeei dagokienean. Zein talde nabarmenduko zenituzke, eta zeintzuk dira Italian ezagutzen diren euskal taldeak?
Badira talde interesgarriak Italian, euskal musikazaleei gustatzeko modukoak. Gang esaterako, bi anaiak osatutako taldea. Oso jatorrak dira, hitz bikainak abesten dituzte eta combat rocka jotzen dute. Assalti Frontali hip hop taldeak ere hitz bikainak erabiltzen ditu. Alderantziz, asko dira Italian ezagutzen diren euskal taldeak: Kortatu, Negu Gorriak, La Polla Records, Skalariak, Hertzainak, Potato, Rip... asko eta asko, bai.
Zapalduek askatasuna lor dezaten borroka gisa ulertzen duzue musika.
Bai. Inolako lotsarik gabe, oso harro gaude inperioei, injustiziei aurre egiten dietenen aurpegiak ordezkatzeaz, eta musika dugu borroka horretan aurrera egiteko tresna nagusia.
Igandean Gazte Topagunean joko duzue. Nolakoa izango da kontzertua?
Banda Bassottik egin ohi duen moduan, eta lehen aipatu dudanaren arabera, borroka, bizitza eta eguzkia, horrelakoa izango da igandean lagunarteko giroan Lezon emango dugun ska punk kontzertua.
Data: Igandea 23.
Lekua: Gazte Topagunea (Lezo).
Ordua: 22.00etan.
Sarrera: 18/21 euro.
«Galindorekin zuten auzia irabaziz gero berriro itzuliko ginela egin genuen apustu eta, Ferminek deitu eta bueltatzeko garaia zela esan zigunean, erraza suertatu zitzaigun itzulera»
«Munduan zehar gabiltzanean, non-nahi gaudela ere, Euskal Herriaz hitz egiten dugu beti eta jendeak jakin-min izugarria erakusten digu eta galdera piloa egiten dizkigu»
En la extensa programación del Gazte Topagunea destaca una vez más la amplia propuesta musical, con jóvenes y veteranas bandas de amplio espectro. Hesian, el joven octeto de Sakana que se ha encargado de componer el tema central del Gazte Topagunea, «Zeru gorriko egunak», es una de ellas. La banda practica un punk rock enérgico que endulzan los metales del trombón y el saxofón.
Además queremos destacar el interesante programa de los atardeceres del gaztetxe, sin duda todo un acierto. Cada día a las 18.00. h. actuarán allí algunas de las propuestas más interesantes, por novedosas y singulares, de nuestros escenarios, frente a la dedicación nocturna a sonidos más contundentes y estruendosos. Gu Ta Gutarrak abrirá mañana los sonidos del Gazte Topagune. El quinteto formado por los experimentados bertsolaris Igor Elorza y Unai Iturriaga y tres músicos, liderados por Josu Zabala (Hertzainak), ofrece un espectáculo enfocado hacia los bertsos. El sábado pisará el mismo escenario el trío arrasatearra Gose, que sigue sorprendiendo con una propuesta de calidad que crece día a día y ofrece una fusión entre la triki y la electrónica aderezada con una propuesta visual muy atractiva. El domingo, fusión de poesía y música con Katamalo, banda acústica de la que participa Gorka Urbizu y que encuentra inspiración en el poemario del mismo nombre que el larrabetzuarra Gotzon Barandiaran publicó en la editorial Susa. El colofón al formato pequeño se lo dará la desgarradora fuerza vocal de Petti, quien presenta su sólido «On», editado en el sello Gaztelupeko Hotsak.