GARA > Idatzia > Ikusmira

Zapaterok bigarren aukera bat du Blairek negoziazioei buruz aholkatu ziona ulertzeko

Tony Blairen aholkulari izandako Jonathan Powellek Irlandako bake prozesua hizpide duen liburua argitaratuko du, eta «The Guardian» egunkariak emandako aurrerapenek iskanbila sortu dute bai Irlandan, bai Britania Handian, eta neurri apalagoan bada ere, baita gure artean ere.

Negoziazio prozesuaren arrakastak ematen duen lasaitasunarekin eta kultura anglosaxoian ohikoa den argitasunarekin, Powellek negoziazioei buruzko datu bitxiak eta aldi berean argigarriak eman ditu. Negoziazioetan Blairen taldeak erakutsitako konpromiso sendoa eta luzaroan eraikitako kontaktuak azpimarra daitezke.

Irlandako kasua hobeto ulertzeko lagungarriak izateaz gain, Powellek idatzitakoak hemen izan den negoziazio prozesuaren mugak neurtzeko ere eskergarriak izan daitezke. Besteak beste, Blairek negoziazioei buruzko aholkuak eman zizkiola onartu duelako Zapaterok. Hara, bada, aholku horiek Powellek laburbildu ditu: arerioaren izaera politikoaren onarpena, akordioak lortzeko borondate trinkoa, eta malgutasuna akordioaren terminoetan. Antza, lehendabizikoan ulertu ez zuenez, aukera paregabea du orain Zapaterok Blairen aholkuak hobeto ulertzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo