Apirilean lehiatu ahal izango du berriro
Pasioaren azken urratsak ematen ari da Gurpegi
Jokalari nafarrak Athleticek Amurrion jokatutako entrenamenduko partidan parte hartu zuen atzo
Amaia U. LASAGABASTER | BILBO
Aste Santuarekin batera, Carlos Gurpegi bere Pasio luzearen azken urratsak ematen ari da. Jokalari nafarrak berriro lehiatu ahal izango du datorren hilean, eta egun hauetan bere prestakuntza bizkortzen ari da.
Atzokoa, ziur asko, jardunaldi berezia izan zen berarentzat, aspaldiko partez partida bat jokatzeko aukera izan baitzuen. Entrenamenduko partida -legediak lagunartekoak jokatzea ere debekatzen die dopin kasuengatik zigortuta dauden jokalariei-, baina partida, azken batean. Eta oso-osorik jokatu zuen Amurrioren aurkako norgehiagoka hori, azkenean lehiaketa-eza nabaritu bazuen ere. «Bigarren zatian nekatuta sentitu naiz -aitortu zuen-, baina partida hauek oso garrantzitsuak dira hainbeste denbora jokatu barik egon ondoren».
Erdilaria egiten ari den prestakuntza plan bereziaren azkenaurreko urratsa litzateke atzokoa. Helburua, apirilak 27an lehiatzeko prest egotea, orduan izango baitu zigorra bete ondoren lehen aldiz jokatzeko aukera. Eta ez nolanahi, Real Madriden aurka, hain zuzen ere. «Nire bizitzako ilusioa da itzultzea, eta hori ez dit inork kenduko», azpimarratu zuen nafarrak.
Santiago Bernabeun jokatzeko aukera izatea seinale ona izango litzateke, bai berarentzat, bai Athleticentzat, izan ere, «Joaquin Caparrosek norgehiagoka horretan minutuak eskaintzen badizkit, horrek taldea dagoeneko salbatuta dagoela esan nahiko du», azaldu zuen jokalariak.
Egun horretan, Carlos Gurpegik amaiera emango dio ia bost urtetako kalbarioari, 02/03 denboraldiko lehen partidan, Anoetako derbian hasi zena, bere gernuan 19-norandrosterona antzeman zutelakoan. Ordutik hona, kautelazko zigorra, probak, epaiketak, prozesuan egondako irregulartasunen salaketak, epaiketa paraleloa hainbat hedabidetan... Eta okerrena, azken urte eta erdia -guztira bi urte izan badira ere- zelaietatik kanpo. «Vilarren eskua esaten dutena izango balitz -adierazi zuen atzo-, nik 200 partida jokatuak nituzke dagoeneko, eta ez 144». Datorren hiletik aurrera, horrenbestera iristeko aukera izango du berriro.
Garaipena Amurrion
Atzoko partidari dagokionez, Gurpegirekin batera, Aranzubia, Zubiaurre, Murillo, Prieto, Casas, David Lopez eta Aduriz aritu ziren Amurrion, baita ere Julen Goiñi, Muniain, Jonas, Ismael Lopez, Soberon eta Iturraspe.
Talde zuri-gorria 0-2 nagusitu zen, Aritz Adurizek lehen zatian sartutako golei esker. Gipuzkoarrak aldea handitzeko aukera izan zuen bigarren zatian, baina berari egindako penaltia huts egin zuen.
Lehen taldeko gainontzeko jolakariek, bestetik, Lezaman lan egin zuten.
Bere «bizitzako ilusioa» bete ahal izango du Carlos Gurpegik datorren hilean. Apirilaren 23an zigorra amaituko da eta, lau egun geroago, berriro lehiatu ahal izango du. Real Madriden aurka, hain zuzen ere.
Ia astero entzuten dute zuri-gorriek -are gehiago egun hauetan-, «Vilarren eskuari» buruzkoak. Baina Gurpegik argi dauka: «Horrela izango balitz nik 200 partida jokatuta izango nituzke dagoeneko, eta ez 144».
El Betis advirtió ayer de que el fallo del Comité de Competición, dando por finalizado el partido del sábado con victoria del Athletic, propiciará una «gran manifestación» de su hinchada.
En un comunicado publicado en su página web, el club asegura que «ha recibido innumerables muestras de apoyo de aficionados que piden que se realicen movilizaciones para hacer ver la injusticia cometida». El club verdiblanco no se presenta como promotor de la iniciativa, pero «no descarta» auspiciar «una gran manifestación, consensuada con la Coordinadora de Peñas Béticas, en un momento en el que todos los sectores del beticismo deben estar unidos».
Por otra parte, Alberto Rivera reconoció ayer que la sentencia de Competición «ha sentado bastante mal» entre los jugadores del Betis. «Esperábamos como mínimo jugar esos veinte minutos que faltan. Es una cosa que no podemos entender, que se castige a todos por el acto de una persona, y más después de la buena actuación del público».
De todas formas, el centrocampista abogó porque «todo lo que quede fuera de lo deportivo lo lleve el club, los jugadores no tenemos que entrar. El club tratará de que con las alegaciones podamos jugar esos minutos. Pero nosotros tenemos que olvidarlo y centrarnos en Osasuna».