GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Finala Ogetan

Bi atzelariak ondo ibili dira, bakoitza bere pilotarekin

Joxemari ETXENAGUSIA

Pilotari ohia

Finalak emozioa izan zuen. Aimar Olaizolak partida gogortu nahi izanak Aritz Laskuraini min egin zion, Soraluzekoak ondo erantzun zuen arren. Are eta gehiago, nire ustetan, bi atzelariak ondo ibili ziren, bakoitza bere pilotarekin. Kontua da gorriek urdinak baino gehiago asmatu zutela materiala aukeratzeko orduan. Aimar Olaizolak eta Oier Mendizabalek beren pilotarekin -besteena baino motelagoa- 7-15ekoari buelta emateko gai izan ziren, Laskurain menderatu ostean. Titinek, gainera, pilota horrekin ezin zuen tantoa amaitu. Finalaren azken txanpa berdindua izan arren, partida gogortze horrek Laskuraini kalte egin zion azkenean. Horretaz guztiaz gain, gorriek ere zortea alde izan zuten. 18-17koan, dena alde zuenean, Titinek txapara bota zuen. Norgehiagoka aldatu zitekeen tanto horretan. Aurrelariei dagokienez, Aimarrek buruarekin jokatu zuen, partida atzean zegoela baitzekien. Titin ere ondo egon zen, baina arerioen pìlotarekin ezin izan zuen minik egin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo