BELAR HOCKEYA
Atlético San Sebastiánek ezin izan zuen sailkapeneko lehena mendean hartu
Partida zaila zuen Atlético San Sebastiánek etxean Egararen aurka, sailkapeneko lehenengoaren aurka. Donostiarrek ezin izan zuten mendean hartu, eta amaieran 1-3 galdu zuten. Zuri-urdinek ez zuten itxura txarra eman, nahiko ongi aritu baitziren, baina aurrean Liga irabazteko lehian dabilen talde indartsu bat izan zuten, eta burua makurtu behar izan zuten.