GARA > Idatzia > Osasuna

Etorkizunerako hitzarmena lantzen

Velarekin hasitako bidean beste urrats bat eman nahi du taldeak

Patxi Izco presidentea eta Jorge Lorenzo kirol zuzendaria Londresen izan dira asteburuan Arsenaleko agintariekin jokalari mexikarrak beste urtebetez Osasunan jarrai dezan edo talde ingelesak hurrengo urteetan nafarrei beste jokalari gazte batzuk utz diezazkien

p043_f01.jpg

Jon ORMAZABAL | IRUÑEA

Plasilekin batera, Carlos Vela da udan etorritako fitxaketen artean mailarik onena ematen ari den jokalaria. Mexikarra, ordea, ez da Osasunako jokalaria, Arsenalek utzita ari da Iruñean jokatzen eta formula hori gorritxoentzat interes handikoa denez, Velak Nafarroan jarraitzea ezinezkoa bada, datorren urteetan taldean beste jokalari batzuk izan nahi dituzte kirol arduradunek.

Arsene Wegnerren eskutik, Arsenalek urteak daramatza munduko bazter guztiak arakatzen jokalari gazteen bila. Beste talde handi askok dirutza ikaragarriak gastatu dituzten bitartean, frantziarrak gazte ezezagunen alde egindako apustuak Vieira, Anelka, Cesc Fabregas eta Senderos izarrak «sortu» ditu. Jokalari gazte horiek, ordea, denbora eta minutuak behar dituzte hazten joateko eta hortxe bat egin dezakete Arsenalen eta Osasunaren interesek.

Carlos Vela izan da harreman horren lehen fruitua, eta bi aldeak emaitzarekin gustura daudenez, etorkizunari begira harreman hori handitzeko elkartu ziren asteburu honetan bi taldeetako agintariak Londresen. Egindako bidaiaren inguruan galdetuta, Patxi Izcok ez zuen argibide askorik eman nahi izan, eta «kortesiazko bisita» gisa definitu zuen asteburukoa. «Aspaldi ginen egitekotan eta oraintxe egin dugu».

Carlos Velaren inguruan ere, ez zuen gehiegi hitz egin nahi izan Osasunako presidenteak eta «Arsenaleko jokalaria da» baino ez zuen esan. Hala ere, jakin ahal izan denez, Osasunak Velak beste urtebetez Iruñean jardun dezan eskatu dio Arsenali baina, itxura denez, hori lortzea ez da erraza izango, Arsen Wegnerrek berarekin nahi baitu.

Gauza da, aurrelaria orain Osasunan -lehenago Celtan eta Salamancan- egotearen arrazoi nagusienetako bat espainiar nortasuna eskuratzearen zain dagoela da. Pasaporte horrekin Ingalaterran lan baimena lortuko luke eta, beraz, ez luke Arsenaleko talde nagusian egoteko arazorik izango.

Jokalari interesgarri asko

Velarenak zaila dirudien arren, 40tik gora dira Arsenalek egun dituen jokalariak -horietako asko etorkizunari begira, Realeko Fran Merida kasu- eta horietako batzuk Osasunara etortzeko Richard Lawrekin-gai hau daraman teknikaria- aritu ziren hizketan.

Ingalaterrako hainbat kazetak argitaratu dutenaren arabera, Lawek oso txosten positiboak idatzi ditu Velak Iruñean egindako hobekuntzaren inguruan eta Iruñea oso leku ona iruditzen zaie, batez ere, Hego Amerikako jokalari gazteak utzita joateko. Hizkuntza dela-eta, Afrikako jokalari gazteentzat, Belgikako Beveren izan daiteke gorritxoen antzeko kasu bat.

El club recibe 214.000 euros del Ayuntamiento de Iruñea

Yolanda Barcina firmó ayer con los presidentes de Osasuna, San Antonio y el Club Deportivo Xota los convenios por los que el Ayuntamiento de Iruñea aportará un total de 502.000 euros por promocionar «el deporte en la ciudad y el nombre de Pamplona en los ámbitos nacionales e internacionales».

Estos convenios recogen una serie de compromisos de cada una de las entidades deportivas en materia de patrocinio, esponsorización, cesión de localidades y espacios en sus instalaciones, publicidad, viajes para encuentros deportivos u organización de eventos deportivos en la ciudad.

El convenio firmado por Patxi Izco en nombre de la Fundación Osasuna, con vigencia hasta el 31 de diciembre, se llevará 214.000 euros que serán destinados en principio al fútbol base (equipos inferiores, filiales, la escuela de fútbol y el Torneo Interescolar de Navidad), a acciones sociales en colegios y centros benéficos y a otras actividades como visitas guiadas, concursos, jornadas o publicaciones. Como contraprestación, la Fundación se compromete a organizar torneos para cadetes, infantiles y juvenil, el Ayuntamiento recibirá ocho abonos de tribuna, 50 entradas infantiles para cada partido y un mínimo de 800 entradas para el año, a repartir entre personas incluidas en programas de servicios sociales del Ayuntamiento.

Con convenios muy similares en cuanto a condiciones y contraprestaciones, el SDC San Antonio recibirá 198.000 euros, mientras que la cantidad asignada al Club Deportivo Xota es de 90.000 euros. Jon ORMAZABAL

Izco se muestra «preocupado pero confiado»

Pese a reconocer que las sensaciones tras perder ante el Recreativo son malas. Patxi Izco señaló que que, aunque no está alarmado, sí está «preocupado», pero confiado en que «nuestro equipo va a saber tirar», y ahora no queda más remedio que seguir «mirando al frente».

Sesión vespertina para la plantilla en Tajonar

Tras los dos días de descanso concedidos por José Ángel Ziganda, la plantilla rojilla está citada esta tarde a las 18.00 en Tajonar para preparar el partido ante el Espanyol.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo