Txalo konpainiak «Sommer jaunaren istorioa» antzezlana aurkeztuko du
«Antzerki garaia» programazioari amaiera emateko Txalo taldeak «Sommer jaunaren istorioa» antzezlana aurkeztuko du. Idazle alemaniarrak idatzitako eta duela hamahiru urte estreinatutako «Sömmer (sa història des senyor)» antzezlana Ordiziara heldu da; José Ramón Soroiz antzezleak bultzatu du egitasmoa, Katalunian jada emanaldi klasikoa bihurtu den bakarrizketarekin erabat maitemindu ondoren. Lourdes Oñederrak euskaratuta, Soroizek taularatzen du bizitzaren misterioetan barneratzen den balada hau.