GARA > Idatzia > Non Zer

Kilometroak 08-k Bigarren Eskuko Azoka berezia antolatu du

Irurako Ikastolak Kilometroak 08ren ekimenen barruan, hondakin gutxiago sortzeko eta herritarren prebentzioaren aldeko kontzientzia indartzeko helburuarekin, Bigarren Eskuko Azoka berezia antolatu du biharko. Ekimen hau, garbitasun eta ingurumen batzordeak proposatutako ideia da. Horiek Artelatz enpresarekin harremanetan jarri dira eta hasiera batetik prest agertu dira ekimen honetan laguntzeko. «Gauza interesgarriak ikusteko aukera izango duzue bertan», adierazi dute ikastolako ordezkariek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo