Serbiak bozetara deitu du bere burua zatikaezintzat duen Kosovon
Kosovok independentzia aldarrikatu zuenetik bi hilabete igaro diren honetan, Serbiak bere horretan dirau eta orain, bere Parlamenturako bozez gain, Kosovon gehiengo serbiarra dagoen eremuetan udal hauteskundeak antolatzeko asmoa ere badu. Horren aurrean, Nazio Batuen Erakundea haserrea agertu du. Halere, Kosovok «laikoa, zatikaezina eta hiritar guztiena -albaniarrena nahiz gutxiengoena- den Estatua» eratzen duen Konstituzioa onartu berri du.
GARA |
Serbian maiatzean egitekoak diren hauteskundeak, orokorrak eta munizipalak, Kosovon ere deitzea erabaki du Belgradeko Gobernuak.
Hori erabaki du behintzat Serbiako Hauteskunde Batzordeak (RIK). Horrela, bada, Serbian maiatzaren 11rako deituta dauden udal hauteskundeak Kosovon gehiengo serbiarra duten udalerrietan ere egiteko asmoa du Belgradek egun berean. Hautes-zerrendak osatzeko epea apirilaren 25ean amaituko zaie Kosovoko serbiarrei.
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Kosovon duen misioak (MINUK) erabaki hori gaitzetsi du eta bere eskumenen aurka doala gogora ekarri du. MINUKen eskumenen artean, Kosovon udal hauteskundeak antolatzea dago.
MINUKen bozeramaile Alexandre Ivankok «Koha Ditore» egunkarian ohartarazi duenez, Serbiak Kosovon antolatuko dituen udal hauteskundeek «ez dute inolako balio juridikorik izango».
Kosovoko komunikabideek iragarri dutenez, MINUKek astea amaitu baino lehen Belgraderen egitasmoa bertan behera uzteko asmoa agertu du.
Kosovon Serbiako Parlamenturako hauteskundeei dagokienez, honela mintzatu da Ivanko: «guk behintzat ez ditugu babestuko, are gutxiago antolatuko». Halere, legebiltzarrerako bozak galaraziko dituztenik ez du esan MINUKeko bozeramaileak.
Orain arte Serbiako hauteskunde orokorretan bozkatzeko aukera izan dute Kosovoko serbiarrek, bertako bozei boikota egin izan baitiete.
Aitzitik, NBEk Kosovoko administrazioa bere esku hartu zuenetik (1999an) aurtengoa Serbiak Kosovon udal hauteskundeak deitzen dituen lehen aldia da. 120.000 serbiar inguru bizi dira oraindik Kosovon.
Estatua eta Konstituzioa
Kosovoren aurkako urrats berria iragartzeko data ondo aukeratu du Serbiak, Estatu berriak Konstituzioa onartu eta biharamuna hain zuzen.
Pristinako Parlamentuak aho batez onartu zuen asteazkenean Kosovo «Estatu zatikaezin» aldarrikatzen duen Konstituzioa. Nazioarteari begira, Kosovo Estatu «independentea, burujabe, demokratiko, bateragarri eta zatikaezin» gisa agertzen da.
Kosovo «batez ere albaniarrez osatutako herria da», baina «bertako hiritar guztien Estatua» dela ohartarazten du Konstituzioak. «Serbiarrak Kosovoko biztanleak dira eta Konstituzio hau beraiena ere bada», azaldu zuen Fatmir Sejdiukek. «Serbiarekin harremanak hobetzeko ardatz izan behar du gainera».
Kosovon hizkuntza ofizialak «albaniera eta serbiera dira» eta Konstituzioak gutxiengo serbiarraren eskubideak bermatzen ditu. Parlamentuan hamar eserleku eskaintzeaz gain, gutxiengoen ondasun erlijiosoak eta kulturalak babesteko konpromisoa berresten du. Izan ere, eta kosovoarren gehiengoa musulmana izanda ere, Kosovo Estatu laikoa izango da.
Konstituzioa ekainaren 15ean jarriko da martxan, MINUK misioaren amaiera egunean.
Las calles más céntricas de Pristina están adornadas estos días con grandes carteles que dan la bienvenida a cas a Ramush Haradinaj, absuelto por el Tribunal de La Haya de la acusación de crímenes de guerra durante el conflicto bélico con Serbia en 1999.
Haradinaj fue primer ministro de Kosovo durante cien días hasta marzo de 2005 y se presentó voluntariamente a ese tribunal.
Hoy, sentado en una oficina de la sede de su partido, la Alianza para el futuro de Kosovo (AAK), en Pristina, el que fuera unos de los más destacados mandos de la organización armada del Ejército de Liberación de Kosovo (UCK) y hoy político de 39 años se muestra satisfecho de haber vuelto de La Haya, tras más de tres años bajo arresto, con interrupciones para visitar su país.
«Creí durante el conflicto (con los serbios en 1998 y 1999) que el régimen serbio hizo una guerra centrada contra mí. En tiempos de conflicto, esto es normal entre enemigos, pero fue muy desafortunado que Belgrado continuara después esta propaganda», subraya Haradinaj en referencia a la furibunda reacción de sectores del Gobierno serbio por su absolución.
Pese a que tres de sus hermanos murieron en combates con los serbios, Haradinaj asegura no guardar sentimientos de venganza contra nadie, y justifica esta postura con el dicho de que quienes más odian la guerra son los que estuvieron en ella.
Finalmente, el ex dirigente de UÇK expresa su esperanza de que Serbia, que pone trabas a la independencia kosovar, se unirá a la familia europea y acometerá las reformas democráticas necesarias.