GARA > Idatzia > Ikusmira

Lan istripuek ez dute patuarekin zerikusirik

Arazo sozial, politiko edo ekonomiko bat politikoki zuzena den diskurtsoaren parte bihurtzen denean, erne!, laster utziko dio-eta berezko duen garrantzia izateari. Emakumeak eta natura dira fenomeno honen adibide klasikoak. Feminismoaren eta ekologismoaren auziak, adibidez, konpresak eta kotxeak saltzeko publizitate enpresek erabiltzen dituzten amu bihurtu dira.

Lan baldintzen eta sistema ekonomikoaren ondorio diren langileen heriotzekin antzeko zerbait gertatzen ari da. Argi dago salaketaren eta doluminaren diskurtso ofizialaren azpian tragedia latza estaltzen dela. Diskurtso ofizial horren egileek tragediaren erantzuleak estali nahi dituzte, batez ere. Batzuek, lotsagabeki, egoeraren itzulezintasuna iradokitzen dute gainera.

Tamalez, langile baten heriotza bigarrenez bihurtu da albiste asteon. Bi pertsona hil dira oraingo honetan ere, eta badirudi bide honetatik, kate horrek ez duela etenik. Hala izango da, ziur asko, diskurtso ofizial hori estandarizatzen bada eta ardura dutenek salatzaile lanak egiten baldin badituzte. Horrexegatik erakutsi behar du langile mugimenduak egoeraren larria, errudunak salatuz eta ardurak exijituz. Hori egin ezean, laster bilduko dira horiek ere instituzioen atarian lan kontseilariekin eta enpresa elkarteetako buruekin, pankarta atzean. Hori bai patu ikaragarria.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo