GARA > Idatzia > Non Zer

«Hustu Arte!» dokumentala aurkeztuko dute gaur Karbonera gunean

«Hustu Arte!» dokumental berriaren aurkezpena izango da gaur Karbonera gunean. Eguzki bideoak eta Itoitzeko solidarioak elkarlanean aritu dira lan hau egiteko. Bertan, etxea eta herria galdutako bizilagunei, errepresioa jasandakoei, gaur egun arrisku bizian daudenei, borrokan jarraitzen dutenei... eman zaie hitza. Aurkezpena egiteko eta gaur egungo egoera azaltzeko dokumentalaren egileak eta solidarioetako kide pare bat izango dira Hernanin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo