GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

EAE-ren kontrako mozioak

Ondarroako Gestorari desobeditzen jarraitzera deitu du ezker abertzaleak

Hainbat udaletan ezker abertzalearen kontrako mozioak hizpide diren egun hauetan, gogoratu beharra dago herri askotan apartheid politikoa hauteskunde egunean bertan egikaritu zela. Hala gertatu zen Ondarroan, non herritarren babesik ez duen Gestora batek herriaren eguneroko bizitza kudeatu nahi duen. Ondarrutar askok aurre egin dio Gestora honi, desobedientzia praktikatuz, baina alkate inposatuak enpresa pribatu bat kontratatu du beren aurka egiteko.

P006_f03.jpg

GARA | ONDARROA

2003ko udal hauteskundeen ondotik, ezker abertzalearen Herriarentzat hautes plataformaren bozak aintzat hartu ez zirenez, Ondarroako 200 familia inguruk herritarren borondatea islatzen ez zuen Udalari desobeditzea erabaki zuen. Iazko hauteskundeen ondotik, EAE-ANVk alkatetza irabazi, baina EAJk Udal Gestora osatu zuenetik, erabaki horri bere horretan eutsi diote. Felix Aranbarri alkate jeltzale inposatuak, orain, enpresa pribatu bat kontratatu du familiok ordaintzeari muzin egin dioten udal tasak eta zergak kobratzeaz arduratzeko. Desobedientzian jarraitzeko deia berretsi du ezker abertzaleak.

«Eskubiderik ez, betebeharrik ez, desobedientzia!» leloarekin abiarazi zuten, orain dela kasik lau urte, Ondarroan egundaino betetzen ari diren kanpaina. Larunbatean, prentsa agerraldia egin zuten ezker abertzaleko hainbat kidek eta desobedientzia kanpainan parte hartzen duten hainbat familiak. Izan ere, «atzeratutako» kobrantzak ordainarazteko enpresa pribatua kontratatu nahi baitu Ondarroako batzorde kudeatzaileak.

«Udal Gestora honek ez zuen herritarren boto bakar bat ere jaso eta, hala eta guztiz ere, udala kudeatzeari ekin diote herria aintzat hartu gabe. Orain, `moroso' izendatu gaituzte; ez al da, bada, zilegia desobedientzia zibila? Gu ez gara `morosoak'. Gure berba eta erabakia aintzat hartu, eta aurrera egin nahi dugun herritarrak gara», azaldu zuten prentsa agerraldian. Nabarmentzekoa da, 2007ko udal hauteskundeetan EAE-ANVk gehiengo osoa lortu zuela Ondarroan, auzitegi espainolek legez kanporatu zuen arren. Egoera horren aurrean, EAJk bestelako alternatiba guztiei muzin egin, eta Udal Gestora ezarri zuen.

Eta eskubideen «atzerapenak»?

«Zer egiten dute, baina, PNVkoek? Herritarrak kolpatu, isunak jarri, herritarrak isilarazi... Hori al da PNVren demokrazia? Hori al da PNVk Ondarroarako eta Euskal Herrirako duen proiektua?», galdetu zuten.

Ezker abertzalearen esanetan, Felix Aranbarri buru duen Udal Gestora «kolpistak», aipatu enpresa kontratatzearekin, «Udala bera errepresioaren gune eta tresna bihurtzea» erabaki du: «Desobedientzia zibilari ekin genion herritarroi mehatxua egin digute berriro».

Egoera honen aurrean, ondoko galdera egin zieten Udal Gestorako kudeatzaileei: «Nola eta noiz itzuliko dizkigute bada, bost urtetan zehar ukatu dizkiguten eskubideen `atzerapenak'? Gu geu, udal zergak bihar bertan ordaintzen hasteko prest gaude, gaur geure eskubide politikoak itzultzen badizkigute».

Izan ere, Ondarroako herritarron iritziz afera ez da udal kudeaketan oinarritzen, baizik eta sakoneko erabaki politikoetan. Hala, udal zergak eta tasak kobratzeko enpresa pribatu bat kontratatzea bera erabaki politiko garbia dela diote. «Ezker abertzalea desagerrarazi nahi dute, eta sintonia horretan dator erabaki hau ere. Ez dute nahi konponbidearen ahotsa herriak entzuterik, ez dute nahi herritarrok erabakitzerik, ez dute nahi konponbiderik. Zer nahi du PNVk?», galdetu zuten larunbatean egindako agerraldian.

Hala ere, ozen adierazi zioten Udal Gestorari, horrelako jokamoldeekin «ez gaituzuela geldiaraziko», eta bitartean, orain artean bezalaxe, «herritik herriarentzat» lanean jarraituko dutela berretsi zuten. Era berean, desobedientziari lotzeko deia egin zuten berriro ere.

EB-Zutik de Arrasate no ve elementos para cambiar su rechazo a la censura

El Ayuntamiento de Arrasate celebrará el próximo día 24, jueves, a las 19.00 horas un pleno extraordinario al objeto de debatir la moción acordada la semana pasada por PSE y PNV para exigir la dimisión de los cargos municipales de ANV por no condenar a ETA y, así, lograr que el partido de Patxi López se haga con el gobierno que ahora ostenta la veterana formación ekintzale a través de una moción de censura.

A este respecto, el grupo municipal de EB-Zutik afirmó ayer que no ve «elementos nuevos» que le hagan replantearse su postura contraria a una moción de censura contra la alcaldesa, Ino Galparsoro.

Desde este grupo municipal se ha defendido una postura contraria a la censura contra el gobierno municipal frente al criterio de la dirección de EB.

De hecho, los ediles de esta formación trasladaron a la Presidencia de EB que la decisión de los vecinos «no puede verse alterada por la cocina política». GARA

zabaleta

El coordinador de Aralar, Patxi Zabaleta, considera que el PSE se «confunde» con su actitud en Arrasate, porque «puede dar la impresión de que busca una venganza» por el atentado de ETA. A su vez rechazó el aislamiento de la izquierda abertzale.

pse fija su mirada en EA

El portavoz de la Ejecutiva del PSE, Rodolfo Ares, se dirigió ayer a Eusko Alkartasuna para pedirle que «reconsidere su decisión» de no secundar las mociones de censura en los pueblos que gobierna EAE-ANV. EA sólo contempla secundar la de Arrasate.

...Pero EA no lo ve

El presidente de EA en Nafarroa, Maiorga Ramírez, acusó al PSOE de «tejer una trampa política» con las mociones para situarse mejor en las instituciones, y advirtió de que EA no caerá en su «trampa» de intentar un «revival» de Ajuria Enea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo