GARA > Idatzia > Kultura

Biarritz Ballet Junior konpainia uztailean desegingo dela jakinarazi dute

GARA | BIARRITZ

Biarritz Ballet Junior konpainia datorren uztailean deseginen dela jakinarazi du, komunikatu baten bidez, Thierry Malandainek, Biarritz Balleteko zuzendari eta koregrafoak.

Desegite horren arrazoiak Biarritz Balletaren eta Dantzaz elkartearen artean bilatu behar dira. Izan ere, 2002an sortu zuten Dantzaz, Donostian, Europako Interreg III delakoan, alegia, «mugaz gaindiko dantza politika bultzatu nahi duen programan» sartzeko. Zehazki, Europako dirulaguntzak lortzea izan zen Dantzaz elkartearen xedea. Diru horrekin sortu zen Biarritzeko lehen Ballet Junior, 2005ean, zazpi hilabete iraun zuena; Donostia aldean dantza hedatzen ere hasi ziren.

2006an Ballet Gazte berria osatu zuten Biarritzen, datorren uztailean deseginen dena. Tartean, hainbat desadostasun izan dira Malandain eta Filgi Claverie Dantzaz-eko lehendakariaren artean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo