GARA > Idatzia > Euskal Herria

Gaztetxo Eguna hartuko du igandean Balmasedak

GARA |

Bizkaiko Gaztetxoen Koordinakundeak Gaztetxo Eguna antolatu du aurten ere. Oraingoan Balmasedan izango da jaia, datorren igandean, eta 300 bat gazte eta 150 begiralez gain, gaztetxoen mugimenduarekin harremana duten beste hainbat pertsona batuko dira.

Duela 28 urte sortu zen Bizkaiko Gaztetxoen Koordinakundea, gazteriaren ar- loan eta aisialdian lanean dabilen irabazi asmorik gabeko elkartea.

Gaur egun, Bizkaiko hamasei herritako aisialdi taldeak ari dira 6 eta 14 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako aisialdirako ekintzak aurrera eramaten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo