GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Aizkora

Azurmendi, Arria eta Lopez Urrezko Aizkorako lehian sartuko dira

J.L. | DONOSTIA

Urrezko Aizkora badoa aurrera, eta gero eta itzal handiagoko kirolariak ari dira lehian sartzen. Asteburu honetan, esaterako, Arria V.a, Azurmendi eta Lopez sartuko dira lehiaketan.

Leitzan, bihar, 19.30etik aurerra, saio erakargarriak izango dira. Maila nagusian, Lasa eta Arria V.a arituko dira, alde batetik, eta, bestetik, Rekondo eta Atutxa II.a. Bi kanporaketa polit izango dira, seguru asko. 18 urtez azpikoenak ere ikusmin handia piztu du, Erasun eta Saralegi izango baitira aurrez aurre.

Etzi, berriz, Agurainen, Santamaria plazan, 13.00etatik aurrera, helduen mailako bi kanporaketa jokatuko dituzte. Alde batetik Etxeberriaren eta Lopezen dema izango da ikusgai, eta bestetik Azurmendirena eta Vicenterena. Etxeberria lehen kanporaketatik ari da lanean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo