GARA > Idatzia > Gutunak

Mikel Alvarez Forkada Trintxerpe

Trintxerpeko maisuen etxeetatik

Apirilaren hasieran, Eusko Jaurlaritzak Martuteneko Institutuaren eraispenaren tramiteak hasi dituela prentsaren bitartez jakin genuen.

Aipatutako artikuluan, hainbat hilabetetan zehar Ekialdeko herritar batzuek Martuteneko institutuan beraien bizitokia finkatu zutela adierazten zen.

Gipuzkoako Hezkuntza ordezkari Arantxa Lakak aipatu zuenez, urtarrilaren 9an zenbait familia desalojatu zituzten eraikuntza horretatik, eta geroztik Donostiako Udaleko zerbitzu sozialak beraiekin harremanetan jartzen saiatu omen dira, baina kasu askotan saiakera horrek ez du fruiturik eman.

Trintxerpeko Karmengo plazako bizilagunok, Jaurlaritzako Hezkuntza eta Etxebizitza sailetako ordezkariek hitzordua eman diezaguten saiatu gara behin eta berriz 2006tik aurrera, inolako erantzunik jaso gabe.

Hitzordu honen zergatia ? Trintxerpeko maisuen etxeen eraispena ekarriko du eskola berri baten eraikitzeak, bertan bizitzen 26 urte daramatzagun familiak kale gorrian utziz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo