GARA > Idatzia > Non Zer

Ballet Biarritz Junior taldeak Thierry Maladinen hiru koreografia ikusgai

Thierry Malandain zuzendari artistikoak sorturiko hiru koreografia ikusiko dira obra honetan. Lehenengoa «Gnossiennes» da; 2000ko maiatzean sortu zuen Quebeceko Ballet gaztearentzat eta oholtza erdian dagoen dantzarako barra baten ingurua du ardatz. Bigarren koreografia «Blé Noir» (Gari Beltza) da; senarrak bata bestearen atzetik pozoitu ondoren, alargun gelditzen den betiereko alargun beltzari buruzko ipuin bretoi eder batean oinarritua. Eta programari amaiera emateko «Danses qu´on croise», dantza areto batean dauden bikoteen arteko elkartze eta aldentzeak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo