GARA > Idatzia > Kolaborazioak

Andoni Penacho Fibromialgiaren Hedapenaren Euskal Elkarteko lehendakaria

Bronsonen txistea. Fibromialgia

Orain, fibromialgia esaten dugunean, gehienei ezaguna egiten zaie, eta minarekin eta emakumezkoekin (gaixoen %90 horiek baitira) lotzen dute. Politikariren bati ere entzun diot hitza abiadaz eta trabatu gabe esaten! Zerbait egin dugu ongi, beraz.

Aurreko egunean ondorengo txistea kontatu zidaten. Gaixo bat sendagilearengana joan da. Honek esertzera gonbidatu du, mahai gainera paper pila bat bota eta deserosotasun aurpegiarekin, kokotsa igurtziz, haiek begiratzen dituen bitartean. «Begira -esan dio arduratutako gaixoari-, azterketen emaitzak aztertu ondoren eta beste espezialitate batzuetako lankideekin saio kliniko asko egin ondoren, denok diagnostiko berera iritsi gara. Bronsonen sindromea daukazu». «Baina zer da hori?», zezeldu du orduan, guztiz larrituta gaixoak. Eta ondorengo erantzuna jaso du: «Jauna, jakiten dugunean zeu izango zara jakiten lehena».

Irakurlearen aurpegia irribarre batez jantzi izana espero dut. Txisteko lagun hori bezala sentitu izan gara fibromialgia jasaten dugunok denbora askoan... baina, azkenik!, fibromialgia gai- xoen «etiketa» jaso dugu. Eta zergatik jartzen diodan enfasia azkenik horri? Zuetariko askori arraroa irudituko zaizuen arren, gure sintoma batzuetan uste okerrei erantzuten dien zerbait dagoela jakiteak dakarkidan pozagatik, hain zuzen. Azkenik, badakigu zein etsairi aurre egiten diogun, badakigu zein izen duen, eta poliki-poliki horri aurre egiteko armez baliatzen ari gara. David Goliaten aurka izaten jarraitzen dugu, baina, pixkanaka bada ere, gaixotasunari enbarazu egiten hasi gara.

Fibromialgiaren mundu hau geldotasunagatik nabarmentzen da; horrenbestekoa da geldotasun hori, errepide hil batean alde batera utziak gaudela baitirudi. Baina badira irabazi ditugun borrokak, eta atzera perspektibaz begiratuz, aurrerapauso bat eman dugu. Aurrerantzean gure gaixotasuna jasango dutenei gauzak hobeto utzi dizkiegu. Espainiako Erreumatologiako Sozietateak eginiko ikerketa epidemiologiko baten arabera, biztanleriaren %3k jasaten dugun arazoa gizarteratzen ari da, eta zuetariko asko gaixotasuna interesatzen zaizuelako erakarriko zintuzten artikuluak, txistearekin barre egiteko gogoak baino.

Orain, fibromialgia esaten dugunean, gehienei ezaguna egiten zaie, eta minarekin eta emakumezkoekin (gaixoen %90 horiek baitira) lotzen dute. Politikariren bati ere entzun diot hi- tza abiadaz eta trabatu gabe esaten! Zerbait egin dugu ongi, beraz. Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila horren garrantzitsuak diren lehen mailako arretako sendagileak trebatzen hasi da, eta, hara!, ikasketa hauek eskatu dituzten profesional kopurua ondo handia da, baita ikastarora joaten direnen gogobetetze maila ere, amaieran betetzen diren ebaluazio anonimoek diotenez. Kurtso hauek, Rafael Gracia eta Pablo Daza familia-medikuek emandakoak, bi aldiz eman dira, Valladoliden Sociedad Española de Medicina Familiar y Comunitaria (SEMFYC) elkarteak urtero antolatzen duen kongresuan. Bi ikastaroetako asistentzia eta gogobetetze maila ezin hobeak izan dira. Bi sendagile hauek esperientzia bera errepikatu zuten Burgosen, eta badirudi Gaztela eta Leongo Batzordeak bertako medikuak prestatuko dituela han, «entseguaren» arrakasta ikusita.

Poliki, baina bagoaz aurrera, beraz. Duela hiru urte, fibromialgiak ez zuen lekurik ia inongo medikuntza kongresutan, baina denbora tarte honetan, motza batzuentzat baina luzea oso guretzat, arraroa da gu hauetan ez egotea. Oso denbora gutxi da agintariek gure gaixotasunarentzat onartu duten sendagai bat dagoela. Lehena, gurekin errukiz erabiltzen dena, eta farmazia industria ezagututa, seguru ez dela azkena, Estatuan milioi bat pertsona, milioi bat kontsumitzaile kroniko baitira. Badira dagoeneko nazioarteko ikerkuntza sariak ere gaixotasun honen inguruan. Haietako bat, gure elkarteak bultzatua, kalitate handiko lanak izan dituena.

Hasiera umil hau izaten ari garen bitartean, gaixo elkarteek mirariak egiten jarraitzen dute, ahal duten moduan osasun publikoaren gabezia lotsagarriak estaltzen jarraitzen baitute; beharko, ongizatearen gizarte honetan, non proportzionaltasun eta indarrez pandemien aurrean bakarrik jokatzen den.

Esnatze geldo honek indarrik ez duten pertsona askoren esfortzua behar izan du; benetako heroiak diren pertsonena, besteengan pentsatzeagatik beraiengan pentsatzeari uzten dioten pertsonena. Uste dut zuzena dela osasun agintari, politikari eta, finean, minez eta nekez horren zigortuak daudenengatik zerbait egin dezakeen pertsona orori bere lana axolagabekeriarik gabe egiteko eskatzea. Ez dakigu zer duen Bronson jaunak, baina badakigu zuetariko eta gutariko %3k fibromialgia pairatzen dugula... edo, akaso, irakurleak hori besteei bakarrik gertatzen zaiela uste du?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo