GARA > Idatzia > Futbola

CHAMPIONS LEAGUE Finala

Bi ingeles Europako koroaren bila

Manchesterrek hirugarren aldiz lortu nahi du titulua eta Chelseak, aldiz, aurrenekoz altxatu nahiko luke kopa entzutetsua

 

Beñat ZARRABEITIA | BILBO

Europako talderik onena zein den argitzeko eguna iritsi da. Hitzordua, Moskun, eta bertan, historian lehen aldiz, bi talde ingeles nor baino nor arituko dira lehian. Alde batetik, Sir Alex Fergusonek zuzentzen duen Manchester United eta, bestetik, Abramovichen Chelsea. Bi estilo, eta helburu bakarra.

Apustuak gorrien alde daude, 2,25 euro ordaintzen da horien garaipena, eta 3 euro londrestarrena, baina urdinek Europan bete duten ibilbideak norgehiagoka faborito argirik gabe utzi du. Manchesterrek, 1999an egin zuen moduan, Premierren gailendu ostean, halako bi eskuratu gura ditu eta, bide batez, hirugarrenez Txapeldunen Liga irabazi. Chelseak, ordea, aurrenekoz altxatu nahi du «belarrihandi» ezizena duen kopa.

Hamaikakoei dagokienez, zalantzak daude oraindik, halako tamainako partidetan normala baita entrenatzaileek azken orduko berrikuntzak plazaratzea. Horiek horrela, Manchester Uniteden, Tévezen parte hartzea ez da ziurtatuta. Argentinarra hasieratik ariko balitz, Park Ji-Sun aulkian geratuko litzateke. Dena den, Ferguson ezagututa, ez litzateke harritzekoa izango zelai erdia indartzeko asmoz, John O'Shea edo Darren Fletcher titular moduan aritzea.

Bestela, ez da nobedade handirik espero. Finalerdiekin alderatuta, Vidic taldera itzuliko da, behin lesioa gainditu ondoren, eta 1999an txartelengatik gertatu ez bezala, Scholesek Eurokopako txapelketa nagusiko finala jokatzeko aukera izango du 34 urterekin. Horrekin batera, minutu batzuk jokatuz gero, Ryan Giggsek historia egingo luke. Izan ere, galestarrak Bobby Charltonen marka hautsiko luke, eta 759 norgehiagokarekin, Manchester Uniteden elastikoa beste inork baino gehiagotan jantzi duen jokalaria litzateke.

Parean, Grantek arazo gehiago ditu. Israeldarrak azken ordura arte itxaron beharko du bere atzeko lerroa baieztatzeko. Izan ere, taldeko kapitainak, John Terryk, arazoak ditu ukondoan eta ez dago argi jokatzeko moduan izango denik. Ingelesak esfortzua egitea espero da, baina ezin izango balu, Alex brasildarrak beteko luke haren tokia. Zelai erdian, Makelelek aingura lana beteko du Essienekin batera; Ballack horien aurretik; Joe Cole eta Kalou hegaletan; eta Drogba aurrelari lanetan.

Publiko nagusiaren begiak Cristiano Ronaldo, Rooney, Lampard edo Drogba gisako jokalariengan jarrita izango dira. Baina bi taldeak beren izar nagusiak baino askoz gehiago dira. Buruz min egin dezaketen jokalariak dituzte, Ferdinand zein Vidic batean, eta Terry bestean; jaurtiketa bikaina daukaten Scholesek, Hargreavesek, Essienek edo Ballackek partida erabaki dezakete, eta zer esanik ez, Joe Cole, Kalou edo Tévezen bertikaltasunak. Hain dira onak bi plantillak, soluzioa aulkian topa dezaketela, 1999an Unitedi Solskjaerrekin gertatu bezala.

MANCHESTER.U.-CHELSEA
terryren zalantza

Avram Grantek buruhauste bakarra du hamaikakoa egiteko orduan. Israeldarrak oraindik ez daki John Terry jokatzeko moduan izango den. Chelseako kapitainak ukondoa min hartuta baitauka.

Los dólares del petróleo, frente a la inversión a largo plazo

Sir Alex Ferguson tomó las riendas del Manchester United en 1986 después de dirigir a Escocia en el Mundial de México. Desde entonces es el manager de los red devils y el hombre más influyente del equipo. Sus primeros años estuvieron marcados por unos resultados algo pobres, pero la llegada de Cantona devolvió el esplendor al United. Con el francés varió el juego de los diablos rojos, pero Ferguson supo mirar al futuro. Relevó a clásicos como Bruce, Pallister, Robson o Hughes, por gente joven como Giggs, los Neville, Beckham, Scholes o Solskjaer que guiaron al United a la gloria europea en Barcelona.

El Arsenal buscó un modelo similar, basado en la paciencia, el trabajo bien hecho y en las reconstrucciones cíclicas y colocó en entredicho el dominio del United. Después, llegó el turno de la «era Abramovich». En 2003, el magnate ruso puso sus ojos en el Chelsea y comenzó una inversión cercana a los 150 millones de dólares en fichajes. Ese dinero, procedente del petróleo y el sector energético en su mayoría, ha ayudado a que los blues ganen dos Ligas con Mourinho.

El portugués fue cesado en otoño, pero Abramovich tiene la Champions a tiro. Enfrente, un equipo supo mirar al futuro y acertar cuando decidió apostar por la contratación de Cristiano Ronaldo y Wayne Rooney. Dos auténticos cracks que rodeados de jugadores de alto nivel pueden ser los nuevos reyes de Europa. El espectáculo está servido. B.Z.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo