Italiako Giroa
Lampreko «baserritarrak» tamaina hartu dio erlojuari
Marzio Bruseghinek iaz Oropan lortutako garaipena errepikatu du, Alberto Contadorren aurretik
Asier AIESTARAN | DONOSTIA
Corrado, bere aita, lekuko zuela, Marzio Bruseghin Lampre taldeko txirrindulari italiarrak beste garaipen garrantzitsu bat poltsikoratu zuen Pesaro eta Urbino artean jokatutako 40 kilometroko erlojupeko gogorrean. Coneglianon jaio, eta Vittorio Veneton bizi den kirolari apalak -Patxi Vilaren taldekide eta lagun mina- ez du garaipen askorik bere palmaresean, baina dituen apurrak balio handikoak dira. Erlojuaren aurka Italiako txapeldun izan zen orain bi urte, iaz Oropako santutegian amaitu zen kronoigoera ikusgarria irabazi zuen ustekabean, eta atzo, ia urtebete geroago, urrezko beste lorpen bat gauzatu zuen. Austriako mugatik gertu, baserri giroan modernitateari ihes egin nahian bizi den txirrindulariak, ekainean beteko ditu 34 urte, eta ongi irabazia dauka hainbeste amesten duen erretiro lasaia.
Oraindik erretiroa urrun duena Alberto Contador da. 25 urteko madrildarrak ukondoan izan zitzazkeen minak erabat ahaztu, eta faboritoen artean denbora onena egin zuen, etapan bigarren amaituz. Astanakoak 12 segundo atera zizkion Andreas Kloden bere taldekideari -uste baino gehiago-, 40 inguru Gilberto Simoniri -uste baino gutxiago- eta 2 minutuko atzerapenarekin heldu ziren Riccardo Ricco eta Danilo Di Luca -espero zuten tamainan-. Ez da agian bere mailarik onenean egongo, baina Contadorrek argi utzi zuen bera gainditu nahi duenak izerdia latz bota beharko duela asteburutik aurrera jokatuko diren mendiko etapa gogorretan eta geratzen diren bi erlojupekoetan.
Contadorrekin batera, beste txirrindulari batzuk ere indartuta irten dira atzoko erlojupekotik. Horietako bat Gilberto Simoni da. Giroa bi aldiz irabazi duen italiarrak 37 urte beteko ditu datorren abuztuan eta aurreneko astean apal samar ibili den arren, erlojupekoa tope-topera lehiatu zuen. Oraingoz, Contadorrengandik bi minutura jarri da eta Ricco-Di Luca bikotea minutu bat baino gutxiagora dauka. Pentsatzekoa da, gainera, azken astean ere aurrean ibiliko dela. Kloden, Nibali, Savoldelli, Menchov eta Leipheimer ere aurreko postuetara hurbildu dira eta mendian erakutsi beharko dute podiuma zapaltzea merezi duten ala ez.
Erlojupekoa askoz baino gogorragoa suertatu zen. Profilak erakusten zituen igoerak benetakoak zirela argi geratu zen hasieratik. Tarteka euria ari zuela, erlojuaren aurka ongi moldatzen diren espezialistak izan ziren denbora onenak ipintzen lehenak: Tony Martin (High Road), Vasili Kiryenka (Tinkoff) edota Jason McCartney (CSC). Baina igotzaileekiko aldeak ez ziren hainbestekoak.
Helmugako markak apurtzen lehena Marco Pinotti italiarra izan zen. High Road-eko txirrindulariak 15. minuturako harrapatua zuen Paolo Bettini «kilkerra», baina ez zegoen argi baten merituagatik ala bestearen gabeziagatik izan ote zen. Amaieran ikusi zen Pinottiren denbora bikaina zela: laugarren. Bruseghinek hobetu zuen haren denbora eta, amaieran, Contador eta Kloden baino ez ziren iritsi haren aurretik. Euskaldunetan onena, Iker Camaño izan zen, 1.00.33ko denborarekin.
Giroko hamaikagarren etapa jokatuko da gaur Urbania eta Cesena artean. 199 kilometroko ibilbide gorabeheratsua bete beharko dute txirrindulariek eta etapa aproposa izan daiteke ihesaldietarako. Borroka asko espero da, datozen bi egunetan ibilbidea oso laua delako eta larunbatetik aurrera goi-mendia hasiko delako.
«Estoy orgulloso de esta victoria, sobre todo cuando veo los nombres de los que me siguen en la clasificación. Había venido al Giro para ganar una etapa y tuve la oportunidad. Sobre los repechos de los últimos kilómetros, que pedían sobre todo fuerza, me han favorecido
más que a Contador. Además, a él le perjudicó también la lluvia sobre los adoquines de la llegada. Es normal que se hable poco de mí. No tengo el potencial para ganar el Giro. Soy demasiado pesado para las grandes subidas. Me he sentido cómodo en el recorrido de hoy, parecido al de Oropa. A partir del reconocimiento, durante el día de descanso, tuve buen feeling. Dedico esta victoria a mi equipo. El personal y los mecanicos me aconsejaron bien con el material, como el año pasado», declaraba el humilde corredor italiano al finalizar la etapa.
Contador también estaba contento: «Las conclusiones son muy buenas; he estado mejor de lo esperado. He distanciado a corredores como Di Luca o Riccó y he sacado alguna ventaja a otros que son más especialistas que yo. Voy a seguir como hasta ahora, día a día».
A.A:
Goizean, 5 taldetako 38 txirindularik odol kontrolak pasa behar izan zituzten. High Road, Barloworld, Ag2r, Cofidis eta Francaise des Jeux izan ziren aztertuak.