GARA > Idatzia > Kultura

Argentaren omenez

EHUren Udako Ikastaroetan parte hartuko du Orfeoiak

Musika Hamabostaldiarekin elkarlanean hartuko du parte Donostiako Orfeoiak UPV-EHUk antolatutako Udako Ikastaroetan. Ataúlfo Argenta zuzendariari eskainiko zaion jardunaldian izango da Orfeoia, hura hil zela 50 urte betetzen baitira aurten. Ikastaroa Gotzon Arrizabalagak zuzenduko du eta Ataúlfo Argentaren ibilbidea eta Euskal Herriko bizimodu artistiko eta kulturalarekin izandako loturak aztertuko dira. Hitzordua abuztuaren 28an izango da eta bi hitzaldi eta mahai-inguru bat egingo dira bertan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo