GARA > Idatzia > Txirrindularitza

Giro 13. etapa

Agirrek ihesaldian ospatu zituen urteak; Cavendishek, podiumean

High Road taldeko gizon azkarrak bezperako arantza atera eta Bennati garaitu zuen esprintean. Euskaltelek aurreko eguneko lan txukunari segida eman zion: Fernandez de Larrea hirugarren sailkatu zen eta Agirre 12 kilometroren faltan harrapatu zuen tropelak.

p042_f01_148x196.jpg

Aritz SORZABAL | DONOSTIA

Asteazkenean 22 urte bete zituen Mark Cavendish britaniarrak Giroko bigarren garaipena erdietsi zuen atzo, Daniele Bennati eta Koldo Fernandez de Larrea esprintean aise menderatu ostean. High Road taldeko txirrindulariak bezperako arantza atera eta Liquigaseko gizon azkarra atzean utzi zuen, datorren urteetan tropeleko esprinterrik indartsuena izan daitekeela frogatuz.

Fernandez de Larreak ere sasoiko dagoela eta oso erregularra dela erakutsi zuen Modena eta Cittadella arteko atzoko ekitaldian (177 kilometro). Bikain kokatuta irten zen azken bihurgunetik, baina Cavendish eta Bennati ahalguztidunen atzetik sailkatzearekin konformatu behar izan zuen. Meritu handiko hirugarren postua eskuratzeaz gain, laranja koloreko elastikoa helmugan ere ikus zedin lortu zuen. Izan ere, lehenago, eguneko ihesaldian ere, kolore hori 130 kilometrotan presente egon zen.

Hain zuzen ere, Euskalteleko Josu Agirrek 35. kilometroan ihes egin zuen, Cofidiseko Mickael Buffaz frantziarrarekin batera. Giroko etapa bat Cittadella herrian bukatzen den lehen aldia da; bai eta tolosarra Italian den lehen aldia ere. Estreinaldiak estreinaldi, Agirre eguneko ihesaldian protagonista izan zen, hain justu 27 urte bete zituen egun berean.

Zortzi minutuko abantaila

Gipuzkoarraren ametsa -aurreko egunean bere kide Dioni Galparsorori gertatutakoaren antzera- 12 kilometroren faltan bukatu zen, 80. kilometroan zortzi minutuko abantaila izan ondoren. 30 kilometro falta zirenean, bi minutukoa zen abantaila; 20 kilometroren faltan, ordea, minutu eta erdikoa. Bistan zen tropelak harrapatuko zituela, baina Agirrek eta Buffazek lanean jarraitu zuten. Azkenean, tropela gainean zutela ikustean, batak besteari irribarre egin eta elkarri bostekoa eman zioten, lana txukun egin izanaren seinale.

Azken kilometroak Citadellako hirigunean antolatutako zirkuituan gauzatu ziren. Klodenek, Di Lucak, Nibalik eta Salvoldellik 13 segundo jan zizkioten liderrari eta gainerako faboritoei.

Koldo abandona para mantener la forma en otras carreras

Al término de la decimotercera etapa, Euskaltel Euskadi decidió que Koldo Fernández de Larrea abandonara la presente edición del Giro. Tras la experiencia de la temporada anterior, en la que el velocista alavés culminó la corsa rosa muy fatigado y no pudo recuperar su nivel en el mes de junio, el conjunto naranja decidió que Fernández de Larrea dejara el Giro tras su excelente tercer puesto de ayer. Según anunciaron desde el equipo vasco, Euskaltel afrontará próximamente las pruebas Euskal Bizikleta, Dauphiné Libéré y Tour de Suiza, y tratará de aprovechar el buen momento de forma de Fernández de Larrea en estas carreras.

Una vez tomada la decisión de volverse para Euskal Herria, el esprinter alavés hizo una valoración de su actuación en Italia e indicó que «quizás soy muy exigente conmigo mismo, pero vine al Giro con el objetivo de ganar una etapa. Sabía que era muy dificil, aquí están los mejores del mundo, pero tenía esa ilusión». Señaló que «en las primeras etapas llegaba con mucha fuerza al esprint pero me faltó colocación, y en las últimas volatas me he colocado mucho mejor pero me ha faltado esa fuerza del inicio. Recuerdo que en la tercera etapa hice sexto, salí a la par de Cavendish y él hizo noveno. Sin embargo, en esta etapa, él ha ganado y yo he sido tercero».

Asimismo, remarcó que «me voy con rabia y con la convicción de que puedo pelearme de tú a tú con los mejores y que debo seguir aprendiendo y progresando. Ahora, no sé si iré a la Euskal, Dauphiné o Suiza, pero iré con confianza y con ambición». Rebellin también ha abandonado. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo