GARA > Idatzia > Euskal Herria

Euskal kulturaren aldeko ekitaldi anitz gaurko Erronkariko Uskararen Egunean

GARA |

Uskararen Egunaren seigarren edizioa ospatuko da gaur Erronkarin. Kebenko elkarte euskaltzaleak bultzatutako festa honetan egun osoan ekitaldi anitz egingo dira; umeentzako jolasak, kultur ekitaldiak, musika eta kirol lehia- ketak. Aurtengo leloa «Erronkari kantari, Kebenko koblakari, ekialde konta kontari», izango da eta antolatzaileek azaldu dutenez, ekitaldiaren helburua «Gayarreren melodiekin bat eginik, koblakarien kantuekin, neskatoen dantzekin, aiton-amonen errefrauekin, eta umeen jolasekin, erregistro guztiak elkartuta uskararen sinfonia berri bat lau haizetara zabaltzea» da.

Aurten, aldarrikapena eta jaia uztartzen dituen egun honen inguruan herritarrei informazioazabaltzeko asmoz, interneten blog bat ireki dute; uskarareneguna.blogspot.comhelbidean, hain zuzen ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo