GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Goiherrik Ingalaterrako torneo batean neurtuko ditu bere indarrak

J.L. | DONOSTIA

Goiherri taldea Ingalaterrara abiatuko da gaur goizean, bihar han jokatzekoa den lehiaketa batean parte hartuko baitu. Euskal Herritik bertara joango den talde bakarra izango da Erandiokoa.

Bihar izango da lehiaketa, eta Goiherrik 600 eta 640 kilotan parte hartuko du. Berdeei lehiaketa hau primeran etorriko zaie, udazkenean jokatuko den Mundialetarako, talde indartsu batzuk ikusteko modua izango baitute, eta horrek balio handia izango du, nahiz eta prestakuntzarako denbora asko falta den.

Euskal Herrian lur gaineko sokatira txapelketa hasi besterik ez da egin, baina orain arte ikusitakoaren arabera, Goiherri da talderik indartsuena. Oraingoz txapel bakarra dago erabakita, eta beraiek jantzi zuten, nahiz eta lehen jardunaldian Gaztedik aurre hartu zien. Erandioko taldeak, lehiatu ostean, astelehenean egingo du etxerako bidea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo