GARA > Idatzia > Euskal Herria

«Lekeitiok bizirik jarrai dezan» antolatu dute Plaza Bete ekimena

Lekeitiar guztiei dei egin die Saihesbide Honekin Ados Ez Dagoen Plataformak datorren hilaren 22an Plaza Bete ekimenean parte hartzeko, «askotarikoak diren arrazoiekin plaza jendez betetzeko eta herri eskaera bat plazaratzeko: Lekeitio bizirik nahi dugulako, horrelako saihesbiderik ez dugu behar!». 469 lekeitiarren babesa jaso du orain artean ekimenak.

p023_f02_148x108.jpg

GARA |

Lekeitioko saihesbidearen lanak hasi dira dagoeneko eta proiektu horren kontra lanean ari den plataformaren ustez, «gaurdaino lekeitiarrok ez dugu saihesbide honen inguruko taxuzko informaziorik jaso eta tamaina horretako obra baten aurrean herritarroi ez zaigu iritzirik eskatu».

Atzo eskainitako prentsaurrekoan, datorren ekainaren 22an Lekeition ospatuko den Plaza Bete ekimenaren berri eman zuen proiektuaren kontra lanean ari den herri plataformak.

Herritar horien hitzetan, «saihesbide honek, bere tamaina eta izaeragatik, Lekeitio aldatze bidean jartzen du. Eragin zuzena izango du Lekeitioren etorkizunean», eta hori oinarri hartuta herritarrei iritzia galdegiteko eta berau errespetatzeko eskatu zuten, 1.035 lekeitiarren sinaduraren babespean.

Saihesbide Honekin Ados Ez Dagoen plataformak adierazi duenez, «saihesbide hau ez da Lekeitio kanpoaldea hartzen duen bide soil bat». Proiektuan egindako trafiko aurreikuspenetan, hurrengo urteetan Lekeition kotxe kopurua bikoiztu egingo dela aurreikusten dela abiapuntu hartuta, honako galderak egiten ditu plataformak: «Nondik datoz kotxe horiek guztiak? Edo zerk eragingo du Lekeition horrenbeste kotxe egotea? Aurrerantzean etxebizitza gehiago eraikitzeko asmoa al dago?»

Plataformako herritarren hitzetan, Bizkaiko Foru Aldundiak «Lekeition bigarren etxebizitza izango duen jendea etor dadin bultzatzea gomendatzen du», eta horren aurrean «orain arteko turismo orekatua neurriz gainekoa bihur lezake proiektu honek eta Lekeitio Benidorm edo Marbella gisako herri bilakatu. Zemento eta kamioi asko eta asko ikusten ari gara aspaldi honetan eta etorkizunean ere horrela izateak kezka sortzen digu, Lekeitiorentzat zein etorkizun eraiki nahian dabiltzan ez dakigulako».

Desadostasunari toki bat

Saihesbidearen aurkako plataformak herritarrek beren desadostasuna adierazteko toki bat behar dutela uste du: «Honen guztiaren inguruan lekeitiarron artean eztabaida zabal eta gardena egotea ezinbestekoa da. Lekeitio bizi bat nahi dugulako, etorkizun eta izaera propioa izaten jarraituko duena».

Proiektu honen bultzatzaileengandik berriz, hau da, Lekeitioko Udaletik eta Bizkaiko Foru Aldundiko arduradunengandik ez dute inolako erantzunik jaso. «Eskatutako batzarrari ere ez diote baiezkorik eman» gogoratu zuten berriro atzo proiektuaren kontrako plataformako kideek.

Bitartean, Lekeitioko saihesbideko lanak aurrera dihardute eta, alde horretatik, «herritarrok geure kezka azaleratzea garrantzitsua da», esan zuten atzo plataformako kideek; «Esan bezala, baditugulako nahikoa arrazoi egiten ari diren moduko saihesbiderik ez dugula behar adierazteko. Herritarron berba entzun dezatela».

Vecinos de Agerra, en Bera, se concentraron ayer en rechazo a la instalación de una planta de elaboración de asfalto en la cantera Alkaiaga. La fábrica estaría situada a escasos 100 metros de las primeras casa del barrio , por lo que exigen la paralización del proyecto.

469 peticiones, una canción y un logotipo de rechazo al proyecto

Qusieron destacar ayer los integrantes de la plataforma que el llamamiento a «Plaza Bete» no lo realiza esta iniciativa popular en exclusiva; en el cartel anunciador de la movilización aparecen 469 vecinos. «Hemos elaborado un cartel que adopta el formato de una verdadera petición popular», subrayaron los organizadores.

Además, tal y como adelantaron ayer, han mostrado su adhesión y apoyo al acto integrantes de los grupos de rock del pueblo y como muestra de este compromiso han compuesto «una canción con la melodía para esa reivindicación».

También han creado un logotipo con el rechazo popular al proyecto que se podrá ver en todos los rincones de la localidad costera en el contexto de la jornada del 22 de junio.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo