ERREPRESIOA
Bittor Tejedor iheslaria bart kanporatu du Kanadak Madrilen esku uzteko
Bittor Tejedor Bilboko iheslari politikoa Kanadak atzo kanporatu zuela informatu zuen Askatasunak eta gaur bertan Madrilen esku geldituko dela azaldu zuen, baita «atxilotua eta inkomunikatua izateko arriskuan» dagoela gogor salatu ere. Askatasunak aditzera eman zuenez, bilbotarraren kanporatzearekin amaitu da 2007ko ekainaren 1ean Vancouverren atxilotu zutenean Tejedorren aurka hasi zen prozedura judiziala. Nahiz eta hano epaitegiek era batean Estatu espainolean tortura existitzen dela onartu, Iban Apaolaza beasaindarraren kasuan gertatu bezala, «bi euskal herritarrak Espainia- ren esku ez uzteko nahikoa ausardia ez izatea» egotzi die Kanadako agintariei errepresioaren aurkako antolakundeak.