GARA > Idatzia > Ekonomia

Garraiolarien protesta Baionako erdigunean

p027_f01.jpg

GARA |

Nahaspila izugarria eragin zuen, atzo, Baionako erdigunean garraiolariek egindako protestaldiak. Kamioilariak Mugerreko aparkalekutik abiatu ziren goizean, BABeko (Baiona, Angelu, Biarritz) hiriak zeharkatuz erregaien prezioen igoera salatzeko. Eguerdi aldera, kamioi ilara Baionako erdigunetik igaro zen Suprefetura aitzineraino iristeko.

Erregaia beren kostuen herena izatera heldu dela-eta, jarduera horretan jarraitzeko gero eta zailtasun handiagoak dituztela nabarmendu zuten.

Garraio profesionalerako ez bada erregaien salneurri egokia ezartzen, beren lana etetearekin eta, ondorioz, Estatuko jarduera osoa blokeatzearekin mehatxu egin diote Gobernuari.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo