Loiolako elkarrizketen nondik norakoak ezagutzera ematen ari da Batasuna
Arantxa MANTEROLA |
2006ko udazkenean, PSOEk, Batasunak eta EAJk Loiolan izandako elkarrizketen gorabeherak eta horiei buruz ezker abertzaleak duen irakurketa azaltzeko, mahai-ingurua antolatu du Batasunak hilaren 13an, 20.00etan Uztaritzeko Lapurdi aretoan.
Bertan hizlari izango diren Haizpea Abrisketak eta Xabi Larraldek prozesuaren nondik-norakoak, ondorioak eta ezker abertzaleak gatazka gainditzeko egindako proposamena gizartean hedatzearen garrantzia nabarmendu zuten atzo Baionan egindako agerraldian. Helburu horrekin, mintzaldiaz gain, indar abertzaleak lau haizeetara zabalduko duen liburuxka argitaratu du; prozesuaren garapena, kronologia, dokumentuak eta hainbat azterketa jasotzen dituena.
Elkarrizketak banan-banan hartu ordez, testuinguru zabalagoan kokatu behar direla gogorarazi zuen Abrisketak.